La traviata

La traviata[1] (la traviˈaːta ahoskatua; euskaraz: 'Galdua') Giuseppe Verdi italiarraren opera bat da. Testua Francesco Maria Piaverena da, eta Alexandre Dumas idazlearen La Dame aux Camélias eleberrian oinarritua dago. 1853an Veneziako La Fenicen estreinatu zen, arrakastarik gabe. Urte bete beranduago egin zen antzezpenak, ordea, arrakasta handia izan zuen, eta ordutik bere ospea egundaino iritsi da.

La traviata
Jatorria
Sorrera-urtea1852
Argitaratze-dataXIX. mendea
Estreinaldi-data1853ko martxoaren 6a
IzenburuaLa traviata
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Genero artistikoaTragedia eta opera
Hizkuntzaitaliera
Iraupena1,5 ordu
Zatiak3 act (en) Itzuli eta 4 act (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Lady of the Camellias (en) Itzuli
Honen parte dapopular trilogy (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Gidoigilea(k)Alexandre Dumas
LibretistaFrancesco Maria Piave
Bestelako lanak
MusikagileaGiuseppe Verdi
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis

IBDB: 8854
IMSLP: La_traviata_(Verdi,_Giuseppe) Edit the value on Wikidata

La traviatarekin, Verdi estilo heldu batera iritsi zen, sakontasun handiagoarekin pertsonaien deskribapenean, sendotasun handiagoarekin eraikuntza dramatikoetan eta orkestra garrantzitsu eta aberatsago batekin.

Ez ohiko lan bat da Verdiren operen artean, lan honen izaera errealistagatik. Ez ditu gertakari historiko handiak kontatzen, Nabuccoren kasuan bezala, eta ez dago tragedietan oinarritua, Macbeth, baizik eta izaera intimistako drama psikologiko bat dela.

Ohiko hasiera, garapena eta amaiera egitura errespetatzen duten hiru zatitan banatua dago.

Operaren ardatz dramatikoa protagonistan oinarritua dago, Violeta Valery, Alexandre Dumasen eleberrian ez bezala, non Violetaren maitalea den Alfredo Germontengan oinarritua dagoen, eta Violetaz erretratu are idealizatuago bat egiten du, ia aingeruzko izaki bat bezala erakutsiz.

Paperak

Pertsonaia Ahots mota Lehen antzezpena,
1853ko martxoak 6[2]
(Zuzendaria: - )
Violetta Valery, gortetar bat sopranoa Fanny Salvini-Donatelli
Alfredo Germont tenorea Ludovico Graziani
Giorgio Germont, Alfredo Germonten aita baritonoa Felice Varesi
Flora Berboixo mezzo-sopranoa Speranza Giuseppini
Annina, Violettaren neskamea sopranoa Carlotta Berini
Gastone, Alfredoren laguna tenor Angelo Zuliani
Barone Douphol baritonoa Francesco Dragone
Marchese d'Obigny baxua Arnaldo Silvestri
Dottore Grenvil baxua Andrea Bellini
Giuseppe, Violettaren zerbitzaria tenorea G. Borsato
Floraren zerbitzaria baxua G. Tona
Komisionatua baxua Antonio Mazzini

Istorioa

«Ah, fors'è lui» ... «Sempre libera»
I. zatiaren amaiera, Lucrezia Borik 1910ean interpretatua.

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.
  • Tokia: Paris eta bere kanpoaldea.
  • Garaia: 1850 inguru

Lehen Zatia: Violetaren etxean. Violeta Valeryk, gortetar ospetsu bat, jaialdi bat ematen du Parisko bere jauregian. Jaialdira iristen azkenetako bat Gaston da, bere lagun Alfredo Germontekin datorrena, nork aspaldian Violeta ezagutzeko gogoa zuen. Alfredok, behin aurkeztua izan ondoren, bere osasun egoera delikatuagatik bere ardura adierazten dio, eta ondoren bere maitasuna adierazten dio. Violetak arbuiatu egiten du, baina kamelia bat oparitzen dio, lorea ihartutakoan itzultzeko esanez. Behin gonbidatuak joan ondoren, Violetak benetako maitasunezko harreman baten aukera hausnartzen du, baina azkenik ideia baztertzen du. Berak aske izan nahi du bere bizitza bizitzeko, gau eta egun, plazer batetik beste batera.

Bigarren Zatia. Lehen Eszena Landa etxe batean. Hilabete gutxi batzuk beranduago, Alfredok eta Violetak bizitza lasai bat daramate landa etxe batean, Parisko kanpoaldean (dirudienez Violeta Alfredotaz maitemindu da, aurretik kontrako iritzia bazuen ere). Violetak erabat utzi du bere aurreko bizimodua. Alabaina, Alfredok, Violetak landako bere bizitza finantzatzeko bere ondasun guztiak saldu dituela jakiten du, eta Parisera doa egoera konpontzera. Alfredo kanpoan dagoen bitartean, bere aita iristen da etxera eta Violetari Alfredoren etorkizuna eta bere arrebaren zortea berarekin duen loturagatik suntsituak izan direla esaten dio (gortetar bezala duen izen onak Germont izena konprometitzen du). Violetak, geroz eta errudunago sentituz, Germont jaunaren hitz patetikoak entzuten ditu, eta bere maitea uztea erabakitzen du, aitzakia bezala bere lehengo bizimodu axolagabera itzultzeko nahia jarriz.

Bigarren Zatia. Bigarren Eszena. Floraren etxean. Bere penak itotzeko, Violeta are gehiago murgiltzen da bere bizitza axolagabean. Alfredok aurre egiten dio jai batean eta desohoratu egiten du dirua jaurtiz, bere esanetan, elkarrekin bizi izan ziren bitartean eman zizkion zerbitzuengatik zor ziona. Violeta zorabiatu egiten da gaixotasuna eta pena jasan ezinik. Violetaren laguna den Duophol baroiak Alfredo duelu batera desafiatzen du, baina, orduan, Violetak bere indarra berreskuratzen du eta Alfredogatik sentitzen duen maitasuna adierazten du.

Hirugarren Zatia. Violetaren gelan. Jaia ospatu eta hilabete batzuetara, Violeta ohean dago tuberkulosiak jota. Germont jaunaren gutun bat irakurtzen du, non Alfredo Violetak beragatik eta bere arrebagatik egin duen sakrifizioaz informatu duela dioen. Alfredo (bizirik Duophol baroia dueluan zauritu ondoren) korrika eta presaka doa Violetaren ondora, azkenean, Violeta beragatik sakrifikatu zela ulertuz, eta barkatzeko erregutzen dio. Violeta Alfredoren besoetan hiltzen da.

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Julian Buddenengandik hartutako kantari zerrenda The Operas of Verdi (Cassell), vol 2, p. 114.

Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.