Réunion

Réunion[1] (frantsesez: La Réunion, la ʁeynjɔ̃ ahoskatua; lehen Île Bourbon) Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea eta departamendua (974) da era berean. 2.517 km²-ko uharte bat da Indiako ozeanoan kokatua, Madagaskar uhartetik 700 km ekialdera eta Maurizio uhartetik 200 km hego-mendebaldera, Maskareinak uhartediaren mendebaldean. Hiriburua Saint-Denis da. Beste hiri nagusiak dira Le Port, Saint-André, Saint-Benoît, Saint-Joseph, Saint-Leu, Saint-Louis, Saint-Paul, Sainte-Suzanne, Salazie eta Le Tampon. Estatu ez izan arren, departamenduak estatuentzako goi-mailako domeinu bat esleitua du: .re.

Réunion
La Réunion
Goiburua: Florebo quocumque ferar (en) Itzuli

flag of Réunion (en) Itzuli

[[Fitxategi:|200px]]
Geografia
HiriburuaSaint-Denis
20°52′44″S 55°26′53″E
Azalera2517
Punturik altuenaPiton des Neiges
KontinenteaAfrika
Mugakideakbaliorik ez
Administrazioa
PresidenteaNassimah Dindar (RPR)
Huguette Bello (en) Itzuli
Zeren kide
Demografia
Biztanleria871.157 (2021)
8.074 (2020)
Dentsitatea346,8 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+262
ISO 3166-1 alpha-2RE
ISO 3166-1 alpha-3REU
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Type E (en) Itzuli
Internet domeinua.re
regionreunion.com

Historia

Portugaldarrak XVI. mendearen hasieran iritsi ziren arte, inor ere ez zen bizi uhartean. Frantsesak 1634. urtean heldu ziren, eta Afrikako esklaboak eraman zituzten kafe- eta gero azukre-kanabera soroetan lan egin zezaten. 1848. urtean esklabotza debekatu zenean, Indotxinatik, Indiatik eta Afrikako ekialdetik iritsi ziren langileak. Frantziako kolonia izan zen 1946. urtean itsasoz haraindiko departamendu bihurtu zuten arte, Frantziaren administraziopean betiere. Han finkatu zen 1973. urtean, bestalde, Frantziak Indiako ozeanoan zuen armadaren base nagusia.

Geografia

Uharte bolkanikoa da. Goi-lautada zabal batek hartzen du uhartearen erdialdea, eta han daude uharteko sumendi garaienak (Piton des Neiges, 3.068 m). Uhartearen hegoaldean eta ekialdean euri asko egiten du apiriletik urria arte (4.000-8.000 mm, batez beste) hego-ekialdetik jotzen duten haizeei esker. Mendebaldean eta iparraldean, berriz, 625 mm euri-ur biltzen da urtean batez beste. Klima tropikala da, beroa kostaldean eta idorragoa barnealdean. Landaretzari dagokionez, Réunion uhartearen hegoaldean eta ekialdean baso trinkoak dira nagusi, eta iparraldean eta mendebaldean sabana.

Udalerri nagusiak (barrutiak)

Réuniongo mapa
  • Les Avirons
  • Bras-Panon
  • Cilaos
  • Entre-Deux
  • L'Étang-Salé
  • La Plaine-des-Palmistes
  • Petite-Île
  • La Possession
  • Le Port
  • Saint-André
  • Saint-Benoît
  • Saint-Denis
  • Saint-Joseph
  • Saint-Leu
  • Saint-Louis
  • Sainte-Marie
  • Saint-Paul
  • Saint-Philippe
  • Saint-Pierre
  • Sainte-Suzanne
  • Sainte-Rose
  • Salazie
  • Trois-Bassins
  • Le Tampon

Demografia

Biztanleak europarrak, afrikarrak, indiarrak eta txinatarrak ziren lehen, eta, gaur egun, arraza horien nahasketatik sortuak dira biztanleak. Kreolera da uhartean zehar hedatuen dagoen hizkuntza, baina hizkuntza ofiziala frantsesa da. Biztanle gehienak katolikoak dira, eta biztanleen % 40tik gora 15 urte baino gazteagoak dira.

UrteaBiztanleria UrteaBiztanleria UrteaBiztanleria
167190 1830101.300 1961349.282
1696269 1848110.300 1967416.525
1704734 1849120.900 1974476.675
17131.171 1860200.000 1982515.814
17172.000 1870212.000 1990597.823
172412.550 1887163.881 1999706.300
176425.000 1897173.192 2006781.962
177735.100 1926182.637 2007790.500
178961.300 1946241.708 2008802.001
182687.100 1954274.370
INSEEren erroldetatik ateratako datu ofizialak; estimazioak, letra etzanean.

Ekonomia

Laborantza (azukre-kanabera, tabakoa, tea, banilla, loreak) da ekonomia-jarduera nagusia. Industria (garatu gabea) hiri nagusietan baizik ez da (azukre-findegiak, ron-destilategiak, tabakogintza). Inportatu behar izaten ditu, beraz, petrolioa, nekazaritzarako makineria, ibilgailuak eta, oro har, eskulanak.

Reuniondar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.