La Polla Records
La Polla Records edo La Polla Agurainen 1979an sortutako punk musikako talde bat da. Taldearen estilo zuzena eta polemikari beldur eza izenean bertan erakusten da, gaztelaniaz «zakila» esan nahi du eta. Haren jarrera matxinoa ikur bihurtu zen, ez baitzuten inolako enbarazurik gustuko ez zutena salatzeko; gehienetan, gainera, modu barregarrian eta zuzenean. Hala ere, jarreran horien aurkakoek traba andana ipini zizkieten, hala nola mehatxuak, errepresioa, atxiloketak (Eskorbuto bezala), sabotajeak emanaldietan, eta abar.
La Polla Records | |
---|---|
Evaristo Paramos | |
Datuak | |
Ezizenak | LPR La Polla Records |
Jatorria | Agurain (Araba) |
Musika mota | Punk |
Instrumentuak | Bi gitarra Baxua Bateria |
Urteak | 1979 - 2003 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Ohiuka Soñua Maldito Records GOR Discos |
Taldekideak | |
Evaristo Abel Sume Txarly Fernandito | |
Informazio gehigarria | |
www.lapollarecords.net | |
Testuingurua
1980ko hamarkada garai mugitua izan zen, aldaketa gogoz betea, gertatu berria zen trantsizio politiko hartaz haratago. Franco hil ondoren aldaketa grina piztu zen, eta berrogei urteko zentsura bizi izan ondoren, mugimendu artistiko askok aurrera egin zuten.
Egoera hura Madrileko La movida madrileña mugimenduan sumatu daiteke; eta batez ere, uneko gatazka politikoak zirela eta, Euskal Herrian, Euskal Rock Erradikalaren eskutik. 1982an PSOEk, Felipe Gonzálezen eskutik, hauteskunde orokorrak irabazi zituen, eta aldaketa amets asko zapuztu ere bai (GAL, industria birmoldaketa...). Testuinguru honetan sortzen da La Polla Records Agurainen, Arabako herri txiki batean.[1]
Bilakaera
Taldearen hasiera 1978an kokatu daiteke, non, Evaristo abeslariaren hitzetan, punk musikaren bi ezaugarrik bera eta Aguraingo beste lau gazte erakarri zituzten: hasteko, ez zen ezinbestekoa musikari trebea izatea; eta, bestetik, ahal kaleko hizkeran abestu zitekeen. Horrela, egiteko handirik ez zutenez, beste kuadrilletako gazteekin batu zen Evaristo La Polla Records taldea osatzeko: Fernando Murua "Fernandito" (bateria), Maleguin (baxua), Txarly (gitarra) eta Sume (gitarra).[2]
Taldearen lehen kontzertua Aguraingo diskotekan izan zen 1979an, instrumentuak erosi berriak zituztela eta entsegu gutxi batzuekin. Kontzertu motza izan zen —ordu erdi inguru—, baina jende asko agertu zen herriko gazteak zirenen kontzertua ikustera. Aipatzekoa da La Polla Records taldea beste punk taldeetatik bereizten zuen ezaugarri bat: gainerako taldeak auzo langileetatik zetozen, baina La Polla Records herri txiki batekoa zen. Horrek Euskadirekiko isolatu zituen lehen unean, eta gainera herrian bueltan egoteak hankak lurrean izatea ahalbidetzen zien.
1982ean taldeak lehen maketa grabatu zuen, Banco Vaticano (1982)[3] ez zena argitaratzera ailegatu. Lehenengo lanak argitaratu eta grabatzeko Iruñera joatea erabaki zuten Bilbora ordez diru kontuengatik, eta hori oso ongi etorri zitzaien han geroago Oihuka diskoetxea osatuko zuten Goñi anaiak ezagutuko baitzituzten. Garai hartan Soñua diskoetxea eramaten zuten eta haien laguntzaz lau kantako ¿Y ahora qué? (Soñua, 1983) lehen maketa kaleratu zuten. 1984an 19 kantako Salve (Soñua, 1984) izeneko diskoa plazaratu zuten. Letretan faxismo, kapitalismo, arrazismo, monarkia, katolizismo, moda eta bere gogoko ez ziren gizartearen beste ezaugarrien kontra jotzen zuten, ibilbide osoan egingo zuten bezala. Album honek ordura arteko panorama musikal guztia hankaz gora jarri zuen bere estilo ironiko eta indartsuarekin.
Hurrengo urtean Revolución (Soñua, 1985) albuma kaleratu zuten, Maleginen ordez Abel jarriz baxuaren atzean. Disko horretako letrak askoz ere politikoagoak dira eta abesti bakoitza estatuaren eta kapitalismoaren kontrako manifestu bat da. Lehen lan hauekin ospe handia lortu zuten, pentsaezina halako musika jotzen zuen talde batentzat eta laster pasa zen Euskal Herrian garai hartan sortu zen mugimenduaren ikur izatera: Euskal Rock Erradikala. No somos nada (Txata, 1987) haien hurrengo lana izan zen. Diskoa kaleratzeko, taldearen managerra zen Jose Maria Blascok diskoetxe propio bat sortu zuen dena kontrolpean izateko, baina salmentak ez ziren oso onak izan eta managerraren eta taldearen arteko tirabirak zirela eta, hurrengo urtean Oihuka diskoetxearekin lan egitea erabaki zuten.
1988an bi disko kaleratu zituzten: Donde se habla (Oihuka, 1988) eta En directo (Oihuka,1988). Lehenengoa disko kontzeptuala izan zen non abesti bakoitzak ("Confusión" abestia izan ezik) animali izenak zeukaten eta bigarrena Lakuntzan kontzertu batean zuzenean grabatua. Anekdotatzat, esaten da Donde se habla "El avestruz" abestia Eskorbuto taldeari eskainita dagoela, bi taldeen arteko harreman txarra zela eta. 1990ean Ellos dicen mierda nosotros amén (Oihuka, 1990) kaleratu zuten, disko gogor eta indartsu bat, taldearen abesti ezagunenetako asko gordetzen dituena. Urte berdinean kaleratzen da Los jubilados (Oihuka, 1990), Evaristo ez diren beste taldekide batzuk ahots nagusia jartzen dute lehen aldiz, eta emaitza disko esperimental eta estilo ezberdinekoa da. Baina laster bueltatuko ziren haien betiko estilora Barman (Oihuka, 1991) lau abestiko maxiarekin.
1992 urtean lau album argitaratu zituzten aldi berean: Volumen I (Oihuka, 1992), Volumen II (Oihuka, 1992), Volumen III (Oihuka, 1992) eta Volimen IV (Oihuka, 1992). Lan horiek banaketa handia izan zuten, eta horrela La Polla Recordsen musika estatu osora iritsi egin zen. Negro (Oihuka, 1992) taldearen hurrengo lan originala izan zen. Lan hau gaizki baloratua izan da, taldea une horretan eboluzio musikal bat jasaten zegoen eta. 1993an Hoy es el futuro (Oihuka, 1994) izeneko diskoa plazaratu zuten, estiloz guztiz aldatuz punk-rockaren alde.
Soinu teknikari batekin zeukaten tirabira zela eta, 1991an epai batek taldearen izena erabiltzea debekatu zien. Taldeak, epaia kontuan hartu gabe, Bajo presión (Oihuka, 1994) diskoa kaleratu zuen La Polla Records izenarekin. Lan horrekin bukatu zuten Oihuka diskoetxearekin lan egiten, eta hurrengo urtean GOR diskoetxean sartu ziren. Azkenean, epailearen erabakia zela eta, izenez aldatu zuten; eta 1996an, La Polla izena hartuta, Carne pa' la picadora (GOR, 1996) albuma atera zuten,[4] punk-rock estiloko album nihilista eta indartsua da.
La Polla en Turecto (GOR, 1998) zuzeneko albuma plazaratu zuten ondoren, Canciller aretoan emandako kontzertu batean grabatuta.[5] 1999an taldearen hogeigarren urteurrena ospatzearren, Toda la puta vida igual (Maldito Records, 1999) diskoa kaleratu zuten valentziar diskoetxe berri batekin: Maldito Records. Hurrengo albuma -Bocas (Maldito Records, 2001)- grabatzeko, Txarli gitarra jotzaileak taldea utzi zuen, eta MCD gitarra zen Jokinek ordeztu zuen. Lan horietan taldearen estiloa guztiz aldatua zegoen, eta abestien kalitatea pixkanaka jaisten zihoan. Hala ere gauza berriak probatzen jarraitzen dute eta euskaraz abestutako bi abesti bakarrak daude azken disko horietan: "Shanti" eta "Oi-oi!".
2002ko irailaren 22an, Fernando, bateria jotzailea hil egin zen, garun infartua bat zela eta, taldearentzat kolpe handia izan zen gertaera. Taldeak birak eta kontzertu guztiak bertan behera utzi zituen eta Tripi eta Txiki sartu ziren baterian eta gitarran Fernandito eta Txikiren ordez azken albuma grabatzeko: El último (el) de la Polla (Maldito Records, 2003). Diskoa kaleratutakoan taldea desegitea erabaki zuten, eta bi bilduma argitaratu zituzten amaierako agur gisa, 14 años (Oihuka, 2003) eta zuzenean grabatutako Vamos Entrando (Maldito Records, 2004).
Taldea utzi ondoren, Evaristok hainbat talde egin zituen, "The Meas" eta "The Kagas" RIP taldeko kideekin batera eta "Gatillazo" Tripi eta Txikirekin. Gainera, Por los hijos lo que sea izenburuko liburua argitaratu zuen, non La Pollaren zein bere hurrengo taldeen (The Kagas, The Meas eta Gatillazo) istorioak, gertaerak eta anekdotak kontatzen dituen. Taldearen abestiak, mugimendu oso baten ikur izateaz gain, mugimendu berrien erreferente ere badira, M15eko kanpaldietan eta alderdi politiko berrietan izan duen eraginean ageri denez.[6]
Jatorrizko taldekideak
- Evaristo - ahotsa
- Malenguin - baxua
- Fernandito - bateria
- Txarly - gitarra
- Sume - gitarra
Azken taldekideak
Diskografia[7]
Salve - 1984[8]
- "Venganza" - 1:50
- "Porno en acción" - 1:05
- "Tope Bwana" - 2:25
- "Estrella del rock" - 1:13
- "Delincuencia" - 2:08
- "Los siete enanitos" - 1:17
- "Nuestra alegre juventud" - 1:52
- "Críticos" - 1:44
- "Muy punk" - 2:25
- "Herpes, talco y tecno-Pop" - 1:10
- "Salve" - 3:04
- "Así casca la basca" - 1:05
- "Come mierda" - 1:53
- "El gurú" - 1:38
- "Tú alucinas" - 1:10
- "El 7º de Míchigan" - 1:51
- "Canción de cuna" - 1:57
- "Revistas del corazón" - 2:05
- "Y ahora que" - 2:14
- "Txus" - 1:37
Revolución - 1985[9]
- No Hay Jabalix En Urbasa - 1:04
- Es Politica - 1:03
- Lucky Man For You - 1:10
- Demócrata Y Cristiano - 1:38
- Morireis Como Imbeciles - 1:20
- El Ataque De Los Hambrientos - 2:39
- Chica Yeye - 2:29
- Era Un Hombre - 1:55
- Ven Y Ve - 1:49
- No Más Presos - 1:27
- Vuestra Maldición - 1:33
- La Revolución - 2:01
- El Sitio Donde Yo Vivo - 2:35
- En Londres - 2:10
- Un Rayo De Sol - 1:57
- La Tortura - 2:10
- Cara Al Culo - 1:23
- Sin País - 1:24
El Congreso De Los Ratones - 1:34
No somos nada - 1987[10]
- No somos nada
- Socios a la fuerza
- Otro militar
- Todo por la patria
- Sí hay futuro
- Jamaica
- Tu más enérgica repulsa
- Señores del jurado
- Progreso y ciencia
- Real como la vida misma
- La justicia
- Cáncer
- Quiero ver
- Qué paz
- Pitufaré
- Odio a los partidos
- Hipócritas
- Las marras
- Mentiras post
- Los perros, la carne
- Súbete los pantalones
Donde se habla - 1988[11]
- Los monos
- Canarios y jilgueros
- Ocho mariposas
- Animal sin nombre
- Conejas y gallinas
- Rata (parte 1)
- Rata (parte 2)
- El perro salvaje
- El avestruz
- Confusión
- El cerdo
- Escorpión
- El pingüino
- Ciervos, corzos y gacelas
- Las hormigas
- Todos los animales privando juntos en el bar
Los jubilados - 1990[12]
- Iván
- El coleguilla
- Pobredumbre
- Listísimos
- Inútil VI
- La fama
- Mis riñones
- El obrero
- Huelga general
- El anuncio
- El sindicato
Ellos dicen mierda, nosotros amen - 1990[13]
- Penetración
- Balada inculta
- El suicida
- Kiero un buey
- Negros pensamientos
- El mulo
- Mis cojones y yo
- Así es la vida
- Nací sin el carnet
- Bloqueo
- La pipa
- Cachas beiby
- Rock & Bilbao
- Estupidjaus
- Ellos dicen mierda, nosotros amén
Negro - 1992[14]
- Europa
- Sábado 14
- Capitalismo
- Demo do can
- Alicia
- Baileis
- Barby
- Memoria de muerte
- Las lumbreras
- Fuego y cristal
- Himno
- Cinco contra el calvo
Hoy es el futuro - 1993[15]
- "Radio Crimen" - 2:25
- "Sólo un dedo" - 2:16
- "Sin Dinero" - 2:28
- "Johnny" - 2:48
- "La Llorona" - 3:42
- "Muellecillos" - 2:42
- "Calienta el odio" - 2:01
- "Dr. Spock" - 2:26
- "Lady Chaterly" - 2:27
- "Eutanasia" - 3:11
- "El Intocable" - 2:23
- "Desengaño" - 2:14
- "Lirios" - 2:02
- "Hoy es el futuro" - 3:00
Bajo Presión - 1994[16]
- Monopoly
- El ojo te ve
- La futbolera
- Erik el rojo
- Bang-bang
- Palabras
- Gladiadores TV
- La secta
- Fin de siglo
- El revolcador
- Harry lo hace por tí
- La trece
- Analizando
Carne Pa la Picadora - 1996[17]
- "Carne pa' la picadora" – 2:49
- "Envidia cochina" – 3:39
- "Amigo, si quieres currar" – 3:19
- "Distorsión" – 3:54
- "Tan sometido" – 3:20
- "Quinta criminal" – 2:13
- "Jodiana" – 2:40
- "La solución final" – 3:24
- "Incomunicado" – 2:19
- "Sin salida" – 2:39
- "Tan segura y natural" – 2:53
- "Cara de perro" – 2:24
- "Gol en el campo" – 2:38
Toda la Puta Vida Igual - 1999[18]
- "Ya no quiero ser yo" - 2:59
- "Tumba 37" - 2:20
- "Deja a los niños" - 1:44
- "Shanti" - 1:16
- "Igual para todos" - 2:00
- "Puedes ser idiota" - 1:53
- "No aburras" - 2:29
- "Mundo cabrón" - 2:15
- "Basura" - 2:16
- "Pastelarium" - 3:28
- "Maigenerasion" - 2:11
- "Guaschibo" - 2:00
- "Esta todo muy mal" - 2:50
- "Chisourray" - 2:07
- "Ingenua" - 2:20
- "Día positivo" - 3:14
- "La gamberra" - 2:21
- "Nadie llorará por ti" - 2:22
- "Que turututu, ay que tururu" - 2:42
- "Toda la puta vida igual" - 1:29
- "La democracia funciona" - 0:44 (Bonus track)
Bocas - 2001 [19]
- "Mal ajo" - 2:47
- "Tan harto" - 2:47
- "Aprieta el culo" - 2:30
- "Gaseosa la Clashera" - 2:50
- "La humillación" - 1:56
- "No quiero ser un rolling stone" - 2:32
- "Fucking USA" - 2:50
- "Oi-Oi!!" - 3:01
- "Batallitas del abuelo" - 2:55
- "Noche incierta" - 3:27
- "E que pasou?" - 2:15
- "Hoy haré la revolución" - 3:33
- "Clo(w)n" - 2:43
- "Punk" - 2:41
- "Alegría Navarra" - 2:42
- "Sardina" - 1:02
- "Banco Vaticano" (Bonus Track) - 4:01
El Último (El) de la Polla - 2003[20]
- "Bandejitas, latas y paquetes" - 2:10
- "Sin escrúpulos" - 1:32
- "Susanita tiene un marrón" - 2:00
- "Violencia" - 2:03
- "Futuro perfecto" - 2:26
- "Hoy vamos a explicar la palabra feo" - 1:53
- "Punkyfer" - 2:00
- "¡¡ OU YEA !!" - 2:15
- "Nadie es inocente" - 2:33
- "Iros todos a la mierda" - 2:56
- "Loco mambo" - 1:55
- "Control l´amour" - 2:46
- "Ahora unos minutos de publicidad" - 2:30
- "Rincones" - 1:27
- "Dios" - 2:02
- "Hombres de respeto" - 3:06
- "Series de maderos" - 2:15
- "A tu lado" - 2:05
- "Pista no muy oculta" (Bonus track) - 1:40
Banco Vaticano - 1982[21]
- "La muerte te ama" - 4:56
- "Muevete" - 2:45
- "Y ahora qué?" - 2:21
- "Pepe" - 3:32
- "Nací sin carnet" - 2:22
- "Juanito Tergal" - 3:06
- "El fin del mundo" - 2:07
- "Banco Vaticano" - 3:44
- "Hey, hey, hey" - 2:04
- "Rock n' roll" - 0:59
- "Poder" - 2:54
- "10 perritos" - 2:39
¿Y ahora qué? - 1983 [22]
- "Y ahora que?" - 2:15
- "10 perritos" - 2:35
- "Quiero ser alcalde" - 2:58
- "Hey, hey, hey" - 2:10
Barman - 1991[23]
- Barman
- Ángeles caídos
- Kamarraden
- Juanito Tergal
Zuzeneko albumak
- En Directo - 1988
- La Polla en Turecto - 1998
- Vamos Entrando - 2004
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Maldito Records LA POLLA» www.malditorecords.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) Biografía de La Polla Records - La Fonoteca. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Y Ahora Qué?» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) La Polla Records. 2018-01-30 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- (Gaztelaniaz) En turecto. 2017-02-21 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- .
- La Polla Records discography. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- (Gaztelaniaz) Salve (álbum). 2016-08-02 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) «La Polla Records - Revolución!» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: No Somos Nada» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Donde se Habla» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Los Jubilados» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Ellos Dicen Mierda, Nosotros Amén» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: La Polla Records» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) Hoy es el futuro. 2017-04-19 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Bajo Presión» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) Carne para la picadora. 2017-01-05 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) Toda la puta vida igual. 2017-08-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) Bocas (álbum). 2017-08-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) El último (el) de La Polla. 2017-03-29 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) Banco Vaticano (álbum). 2016-08-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) Y ahora qué. 2017-12-17 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
- (Gaztelaniaz) Barman (álbum). 2013-02-06 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
Kanpo estekak
- www.lapollarecords.net - La Polla Recordsen webgune ofiziala
- Gatillazo, Evaristoren talde berriaren webgunea
- La Fonoteca webguneko biografia