La Perla de Cádiz
Antonia Gilabert Vargas, ezagunagoa La Perla de Cádiz izen artistikoarekin (Cádiz, Andaluzia, 1924 - ibidem, 1975eko irailaren 14a) cadiztar flamenko-kantari ijitoa izan zen.[1][2][3][4][5]
La Perla de Cádiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonia Gilabert Vargas |
Jaiotza | Cádiz, 1924 |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | 1975 (50/51 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | flamenko abeslaria |
Biografia
Erromani edo ijito jatorrikoa zen. Gurasoak artista flamenkoak ziren. Aita Juan Gilabert gitarrista izan zen, eta ama Rosa Vargas Fernández flamenko-kantaria, Rosa la Papera izenez ezaguna.[2]
1948an Francisco Torres Tejada dantzariarekin ezkondu zen, «Curro laGamba». "Orduan, La Perlak familiako festetan, afizionatuenetan eta dantzetan baino ez zuen abesten. XX. mendearen erdiko emakume batek bete behar zituen rolengatik eta ijitoen etniaz gain", adierazi zuen Canal Sur-ek.[2]
Lan ibilbidea
1960an Madrilgo Zambra oholtzan edo tablaoa delakoan egin zuen debuta. 1962an Lehen Buleria Saria lortu zuen Cantes de Jerez lehiaketa nazionalean. Ondoren, Sevillako Los Gallos eta El Guajiro tablaoetan kontratatu zuten. Urtebete geroago, ordea, Madrilera itzuli zen, Manolo Caracolek Los Canasteros tablaoa inauguratzeko kontratatu baitzuen. 1968an Cádizko Kantuen I. Lehiaketako lehen saria lortu zuen. Cadizen hil zen 1975ean 51 urte zituela.[2]
Estiloak
Estilo hauek nabarmendu zituen: alegriak, buleriak, soleareak, tientoak, tangoak eta saetak. Bere konpas bikainarengatik eta interpretazio onarengatik ere nabarmendu zen. Cadizen, peña flamenko batek bere izena du.[6][7] Camarón de la Islak beste inor baino gehiago miresten zuen, eta omenaldi bat baino gehiago egin zion, bere mirespen moduan letretan sartuta". [2]
Diskografia
- La Perla de Cádiz (19 cante). Besteak beste, buleriak, cantiñak, erromantzeak tientoaetan, rumba flamenkoa, fandangoak, erromera, alegriak eta tangoak. Gitarra laguntzaile izan zituen, besteak beste, Paco Aguilera, Paco Cepero, Moraito Chico, Félix de Utrera, Antonio Arenas, Melchor de Marchena, Enrique de Melchor eta Eugenio Salas izan ziren.
Sariak eta aintzatespenak
- 1962an Lehen Buleria Saria lortu zuen Cantes de Jerez lehiaketa nazionalean.[2]
- 1968an Cádizko Kantuen I. Lehiaketako lehen saria lortu zuen.[2]
- Cadizen, peña flamenko batek bere izena du.[6][7]
- 2005eko maiatzean, Cádizen oroitzeko plaka bat jarri zioten La Perla de Cádizi kantari flamenkoari.
- Camarón de la Islak omenaldi bat baino gehiago egin zion, bere mirespen moduan letretan sartuta".[2]
Erreferentziak
- «Perla de Cádiz» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- (Gaztelaniaz) «La Perla de Cádiz» Instituto Andaluz del Flamenco 2020-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- (Gaztelaniaz) Cádiz, Diario de. (2010-09-14). «Perla de Cádiz y del cante» Diario de Cádiz (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- Unknown. (2014-11-11). «Cádiz y sus Historias: LA PERLA DE CÁDIZ.» Cádiz y sus Historias (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- (Gaztelaniaz) Castaño, José María. (2021-07-22). «Y Cádiz tuvo una perla, Perla de la mar salá» Expoflamenco (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- (Gaztelaniaz) Cádiz, Diario de. (2010-09-14). «Perla de Cádiz y del cante» Diario de Cádiz (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- «Peña Flamenca LA PERLA DE CÁDIZ, el flamenco en Vivo y en Directo» www.perladecadiz.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).