La Papelera Española

La Papelera Española 1901eko abenduaren 25ean hamar enpresen elkartzearen bidez sortutako enpresa da[1]. XX. mendean zehar, Espainian paperaren ia monopolioa osoa izatera iritsi zen, 1920an estatuan ekoizten zenaren % 80 eginez, batez ere Gipuzkoan[2]. 1997an desegin zen.

La Papelera Española
Datuak
Motaenpresa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1901
Desagerpena1997

Historia

Nicolás María Urgoiti Achúcarro izan zen sortzailea eta enpresaren Zuzendari Nagusia. Hasierako kapitala 20.000.000 pezetatakoa izan[3] zen eta estatuan ziren ondorengo fabrikak bildu zituen: Aranguren eta Arrigorriaga (Bizkaia), Tolosa eta Errenteria (Gipuzkoa), Prat de Llobregat (Bartzelona) eta Villanueva de Castellón (Valentzia). Helbidea Bilbon bazuen ere, bulego zentralak Madrilen zituen.

Langileentzat, garai haietan ohikoak ez ziren zenbait baldintza onuragarriak ezarri ziren, hala nola, irabazien partekatzea urtearen amaieran, "Mutual Benéfica Papelera" deituriko elkartea nagusi eta langileei babes ekonomikoa emateko heriotza edo gaixotasunen aurrean, ekonomatoa, etxebizitzak, etab[4].

Prentsa munduan zabaldu zen enpresa, beste elkarte batzuen artean,Calpe argitaletxea sortuz 1918an (gerora Espasa-Calpe), El Sol (1917)[5] eta La Voz (1920)[6] egunkari nazionalak eta Prensa Gráfica (1913) konpainia[7], besteak beste.

Papelera Españolak ere 70-80 hamarkadetako krisialdi ekonomikoa pairatu zuen. Finlandiar Enso enpresarekin lotu zen beherakada saihesteko, tamaina egokiago bat lortu nahian baina, hala ere, instalazioak eguneratzeko eginiko inbertsioen zorpetzearen eraginez 1991. urtean ordainketen etenaldira iritsi zen. 1994.enean borondatezko porrota txostena aurkeztu zuen eta 1997an hasi zen likidazioa hurrengo urtera arte luzatu zen[8].

Ondorengoak

La Papelera Española itxi ondoren zenbait fabrikek martxan jarraitu zuten izena eta egoera fiskala aldatua:

  • Arangurengo fabrika: Pastguren izenpean 2009 arte jarraipena izan zuen [8]
  • Tolosa: 70-80. hamarkada krisialdiaren ondorioz itxita, gaur egun, etxebizitzak eraiki dira fabrika zegoen orubean[9].
  • Errenteria: Papresa da lanean jarraitzen duen bakarra. 1993tik 1996ra La Papelera Españolaren eskumendeko enpresa zen, urte hartan banaketa egin zen arte. Prentsarako papera egiten du, erabilitako papera pasta bihurtuz, zurituz eta bobinetan prestatuz. Olibet eta Gabierrota auzoen artean dago kokatua, Oiartzun ibaiaren ondoan[10].
  • Prat de Llobregat: 1922an hasi zen kartoia egiten Papelera Españolaren fabrika honek krisialdiaren ondorioz oinarrizko aldaketak jasan zituen enpresaren banaketa ekarriz eta SARRIÓ S.A.ren parte izatera pasatuz. 1991ean SARRIÓk SAFA italiarra erosi zuen eta 1997an Reno de Medicirekin elkartu zen, izena berriz aldatuz, erabat itxi zen arte. 2006an fabrikako industria-nabeak botatzen hasi ziren eta gaur egun hiriaren ondare diren eraikuntza nagusia eta eskola mantentzen dira[11].
  • Villanueva de Castellón: 1930. hamarkadan Villanuevako papelera Papelera del Grao S.A. elkartean sartu zen, Papelera Españolaren enpresetako bat zena. 80. hamarkadan itxi zen[12].

Erreferentziak

  1. Auñamendi La Papelera Española (Gaztelaniaz)
  2. Ostadar Industralizazio garaia-Ekonomia
  3. Ekonomiaz, revista vasca de economía La papelera española y su grupo de empresas (Gaztelaniaz)
  4. Oarso 1999 LA PAPELERA ESPAÑOLA S.A. (1902-1994) Vicente J. Zapiraln Indaberea (Gaztelaniaz)
  5. Hemeroteca digital BNE El Sol (Gaztelaniaz)
  6. Hemeroteca digital BNE La Voz (Gaztelaniaz)
  7. Hemeroteca digital BNE Múndo gráfico (Gaztelaniaz)
  8. Bilbaopedia Papelera Española
  9. Ttanttak Villa papelera, Emilio Latorre Zubiri (Gaztelaniaz)
  10. Noticias de Gipuzkoa Historia en papel, Aitziber Muga (Gaztelaniaz)
  11. El Prat Ocult Papelera Española (Katalanez)
  12. Federico Verdet Gómez, (2014), Historia de la industria papelera valenciana. (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.