La Mer (Charles Treneten abestia)

«La Mer» Charles Trenetek 1946an sortu zuen abesti frantsesa da. Aurretik, 1943an, ideia horren inguruan Trenetek Léo Chauliacekin lan egin zuen. XX. mendeko abesti frantses ezagunetariko bat da. Jack Lawrencek «Beyond the Sea» izenburuarekin ingelesera itzuli zuen. Ingelesez zein frantsesez abestiak bertsio ugari ezagutu du, benetako klasikoa izanik.[1]

La Mer (Charles Treneten abestia)
Roland Gerbeau (en) Itzuli, Charles Treneten eta Miguel Boséen musika-lana
Egilea(k)Roland Gerbeau (en) Itzuli, Charles Trenet eta Miguel Bosé
Argitaratze-data1946
IzenburuaLa Mer
Ezaugarriak
Genero artistikoachansona
Hizkuntzafrantsesa
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakCharles Trenet
Bestelako lanak
MusikagileaCharles Trenet
Albert Lasry
Charles Trenet Kanadako Montrealgo Delorimier estadioan kontzertuan, 1946ko uztailaren 24an.

Historia

1943an, Montpellieretik Perpignanera trenez Charles Trenet, Roland Gerbeau abeslaria eta Léo Chauliac piano-jotzaileareki zihoanean, igarotzen ari zen paisaia behatuz, sarritan Mediterraneoko kostaldera hurbilduz, inspiratu zen eta hogei bat minututan «La Mer» abestia idatzi zuen, paradoxikoki Mediterraneoan ez baizik eta bere bagoiaren leihotik pasatzen zen Thau urmaelan inspiratua. Musika Léo Chauliacen laguntzarekin prestatu zuen. 1938ko «Heart and Soul» abestitik dator doinua.

Hala ere, Trenetek ez zuen sinisten abestiaren potentzialtasunean, «solemne eta rococo» iruditu zitzaion eta ez zuen berehala grabatu. Suzy Solidor abeslariari eskaini zion eta honek ere ez zuen onartu; aitzakia «Itsasoari buruzko abestiak, egunean hamar bidaltzen dizkidate!" izan zen.

1945. urte amaieran, Roland Gerbeauk abestia grabatu zuen [[Renée Lebasekin].

1946an, Raoul Breton musika argitaletxeak Charles Trenet bultzatu zuen abestia grabatzera. Léo Chauliac kanpoan zegoela eta, argitaletxeko piano-jotzaileak ordezkatu zuen, Albert Lasry, orkestrazio "sinfonikoa" egingo zuena.[2] Urte berean, Trenetek Estatu Batuetara egindako bidaian, Jack Lawrencek idatzitako bertsio amerikarra zabaldu zen eta arrakasta itzela lortu zuen. Gaur egun abesti hau frantsesezko musika-ondarearen parte bihurtu da.

2001ean Charles Trenet hil zenean, abestiaren 70 milioi ale baino gehiago salduak ziren.[3]

Bertsioak

Abeslari askok egin du abestiaren bertsioa. Hemen adibide batzuk:

Erreferentziak

  1. Barnett Singer: Charles Trenet: Troubadour of Modern France. Contemporary Review, January 1997.
  2. Charles Trenet l’a enregistrée le 19 mars 1946 : Jean-Philippe Ségot, Charles Trenet à ciel ouvert, Librairie Arthème Fayard, Paris, 2013, 359 or.
  3. https://www.theguardian.com/news/2001/feb/20/guardianobituaries1

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.