La Maternitat i Sant Ramon
La Maternitat i Sant Ramon, Kataluniako Bartzelona hiriburuko Les Corts barrutian dagoen auzo bat da, L'Hospitalet de Llobregat udalerriarekin muga egiten du. Barruti hau hiru eremutan banaturik dago: mendebaldean, Sant Ramon, eta ekialdean berriz, Maternitat eta Can Bacardí.
La Maternitat i Sant Ramon | |
---|---|
Les Corts, Bartzelona | |
![]() Bartzelonako Unibertsitate Publikoko hegoaldeko kampusa, ingeniaritza fakultatea. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Hiria | ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°23′04″N 2°07′20″E |
![]() | |
![]() ![]() La Maternitat i Sant Ramon | |
Demografia | |
Biztanleria | 23.848 biz. (2016) |
Bestelako informazioa |
Sant Ramon izena Sant Ramon Nonat elizatik datorkio, eremu honi Collblanc ere deitu ohi zaio. Maternitat delakoa bertan dagoen amatasun ospitale bat da.
Bestalde, auzo honen erdigunean hiru instalakuntza handi daude: Futbol Club Barcelona taldearen kirol instalakuntzak (haien artean Camp Nou estadioa, Corts edo Pedralbesgo hilerria, eta azkenik Maternitat instalakuntzak.
Eraikinak
- Camp Nou estadioa.
- Sant Ramon Nonat eliza
- Pedralbesgo hilerria
- Mini Estadi
- Palau Blaugrana
Iruditegia
- RACC automobil klubaren egoitza.
- La Caixaren dorreak.
- Joan Karlos I.a hotela.
- Sant Ramon Nonat eliza.
Kanpo estekak
- La Maternitat i Sant Ramon auzoa Bartzelonako udal webgunean (Katalanez) (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.