Espainiako futbol ligako lehen maila
Espainiako futbol ligako lehen maila -edo LaLiga EA Sports babesletza-harremanengatik- Espainiako futbol-talde hoberenek parte hartzen duten txapelketa da, Espainiako futbol liga txapelketaren barnean. 1929an egin zen lehen aldiz. Gaur egun 20 taldek hartzen dute parte.
Espainiako futbol ligako lehen maila Primera División | |
---|---|
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1928-29 |
Eremua | Espainia |
Taldeak | 20 |
Maila | 1 |
Jeitsiera | 2. mailara |
Garaipen gehien | Real Madril (35 Liga) |
Txapelduna | FC Barcelona (2022-23) |
Webgunea | www.lfp.es |
Talde onenak
59 taldek hartu dute parte Lehen Mailan. Hiruk baino ez dituzte eman denboraldi guztiak maila horretan: Real Madril, FC Barcelona eta Athletic Club. Horretaz gain, beste sei talde bigarren maila baino beherago ez dira aritu: Real Sociedad, Valencia, Atlético Madril, Espanyol, Sevilla eta Sporting de Gijón.
Historia
1927-28an egin zen lehen saiakera, Liga Española de Foot-Ball izenekoa. Bi multzo eratu ziren baina liga amaitu gabe geratu zen, taldeen arteko desadostasunengatik.
Hurrengo urtean, bi maila antolatu ziren. Lehenengo mailan hamar talde finkatu ziren, aurreko urteetan jokatu izan zen Espainiako Kopako txapelketa erreferentzia gisa hartuta. Sei txapeldun (Athletic, Getxoko Arenas, Real Unión, Real Sociedad, Real Madril eta FC Barcelona) eta hiru finalista (Atlético Madril, Espanyol eta Europa). Hamarkotea osatzeko sailkapen txapelketa bat eratu zen eta Racing de Santander izan zen garailea. Liga bukatzerakoan, lehen mailako azkenak (Racing) eta bigarren mailako irabazleak (Sevilla) promozio partida jokatu zuten eta Racing-ek mantentzea lortu zuen.
Gero eta talde gehiago sortuz zihoazenez, 1934-35 denboraldirako 12 taldeko lehen maila osatu zen. Hurrengo hamarkadetan, taldeen kopuruak gorantz segitu zuen: 14 talde izan ziren 1942-43 denboraldian; 16, 1950-51ekoan; 18, 1971-72koan; eta, azkenik 1987-88 denboralditik aurrera, 20 talde daude. Salbuespen gisa, 1995-96 denboraldian eta hurrengoan 22 taldeko liga izan zen, Celta eta Sevillarekin izandako arazoak medio.
1984-85 denboraldian, Futbol Liga Profesionala (LFP) sortu zen eta horrek kudeatu zuen Liga txapelketa, aurretik Espainiako Futbol Federazioaren zeregina zena. Azken aldaketa esanguratsua 1995-96 urtean izan zen: harez geroztik, partida irabazteak hiru puntu eskuratzea dakar.
Lehiaren sistema
Hogei taldek haien artean lehia egiten dute. Denboraldian zehar, bitan elkartzen dira: behin, etxeko zelaian eta beste behin, kanpokoan. Partiden ordena zozketaz antolatzen da.
Garaipenak hiru puntu ematen ditu; berdinketak, bat; eta porrotak, zero. Denboraldiaren amaieran puntu gehien duena txapelduna da. Bi taldek puntu berberak izanez gero, bien arteko puntuak kontuan hartzen dira, garailea zein den erabakitzeko. Berdinketa mantenduz gero, talde bakoitzak sartutako golen kopurua hartzen da kontuan.
Lehen bi taldeek Txapeldunen Ligan parte hartzeko eskubidea eskuratzen dute. Hirugarrenak eta laugarrenak eskubide hori lortzen dute baldin eta kanporaketa batean irabazle suertatzen badira. Bestela, UEFA Kopan jokatuko dute. Bosgarrenak eta seigarrenak ere UEFAn jardungo dute. Azken hirurak Bigarren mailara jaisten dira.
Palmaresa
Urteak | Txapelduna | Aurrenekoak | Punt. | Datuak | Pitxitxia | Zamora |
---|---|---|---|---|---|---|
1928-29 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Athletic | 25 23 20 | Taldeak: 10 Jardunaldiak: 18 | Paco Bienzobas (14) | R. Zamora (24) |
1929-30 | Athletic | 1. Athletic 2. FC Barcelona 3. Getxoko Arenas | 30 23 20 | Taldeak: 10 Jardunaldiak: 18 | G. Gorostiza (19) | G. Blasco (20) |
1930-31 | Athletic | 1. Athletic 2. Racing de Santander 3. Real Sociedad | 22 22 22 | Taldeak: 10 Jardunaldiak: 18 | Bata (27) | T. Zarraonaindia (27) |
1931-32 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Athletic 3. FC Barcelona | 28 25 24 | Taldeak: 10 Jardunaldiak: 18 | G. Gorostiza (12) | R. Zamora (15) |
1932-33 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Athletic 3. RCD Espanyol | 28 25 24 | Taldeak: 10 Jardunaldiak: 18 | M. Olivares(16) | R. Zamora (15) |
1933-34 | Athletic | 1. Athletic 2. Real Madril 3. Racing de Santander | 24 22 19 | Taldeak: 10 Jardunaldiak: 18 | Isidro Langara (27) | G. Blasco (21) |
1934-35 | Betis Balompié | 1. Betis Balompié 2. Real Madril 3. Real Oviedo | 34 33 26 | Taldeak: 12 Jardunaldiak: 22 | Isidro Langara (26) | J. Urkiaga (19) |
1935-36 | Athletic | 1. Athletic 2. Real Madril 3. Real Oviedo | 31 29 28 | Taldeak: 12 Jardunaldiak: 22 | Isidro Langara (27) | G. Blasco (30) |
Espainiako Gerra Zibilaren erruz 1936-1939 artekoak ez ziren jokatu | ||||||
1939-40 | Atlético Aviación | 1. Atlético Aviación 2. Sevilla FC 3. Athletic | 29 28 26 | Taldeak: 12 Jardunaldiak: 22 | V. Unamuno (26) | F. Tabales |
1940-41 | Atlético Aviación | 1. Atlético Aviación 2. Athletic 3. Valencia CF | 33 31 27 | Taldeak: 12 Jardunaldiak: 22 | P. Sanchez (27) | J.M. Etxebarria (21) |
1941-42 | Valencia CF | 1. Valencia CF 2. Real Madril 3. Atlético Aviación | 40 33 33 | Taldeak: 12 Jardunaldiak: 22 | Mundo (27) | J. Acuña (37) |
1942-43 | Athletic | 1. Athletic 2. Sevilla FC 3. FC Barcelona | 36 33 32 | Taldeak: 14 Jardunaldiak: 26 | M. Martín | J. Acuña (31) |
1943-44 | Valencia CF | 1. Valencia CF 2. Atlético Aviación 3. Sevilla FC | 40 34 32 | Taldeak: 14 Jardunaldiak: 26 | Mundo (27) | I. Eizagirre (32) |
1944-45 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Atlético Aviación | 39 38 31 | Taldeak: 14 Jardunaldiak: 26 | Telmo Zarra (19) | I. Eizagirre (28) |
1945-46 | Sevilla FC | 1. Sevilla FC 2. FC Barcelona 3. Athletic | 36 35 33 | Taldeak: 14 Jardunaldiak: 26 | Telmo Zarra (24) | J. Bañón (29) |
1946-47 | Valencia CF | 1. Valencia CF 2. Athletic 3. Atlético Madril | 34 34 32 | Taldeak: 14 Jardunaldiak: 26 | Telmo Zarra (34) | R. Pérez Lezama (29) |
1947-48 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Valencia CF 3. Atlético Madril | 37 34 33 | Taldeak: 14 Jardunaldiak: 26 | Pahiño (23) | J. Velasco (31) |
1948-49 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Valencia CF 3. Real Madril | 37 35 34 | Taldeak: 14 Jardunaldiak: 26 | Cesar (29) | M. Domingo (28) |
1949-50 | Atlético Madril | 1. Atlético Madril 2. Deportivo Coruña 3. Valencia CF | 33 32 31 | Taldeak: 14 Jardunaldiak: 26 | Telmo Zarra (25) | J. Acuña (29) |
1950-51 | Atlético Madril | 1. Atlético Madril 2. Sevilla FC 3. Valencia CF | 40 38 37 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | Telmo Zarra (38) | J. Acuña (36) |
1951-52 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Athletic 3. Real Madril | 43 40 38 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | Pahiño (28) | A. Ramallets (40) |
1952-53 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Valencia CF 3. Real Madril | 42 40 39 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | Telmo Zarra (24) | M. Domingo (34) |
1953-54 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Valencia CF | 40 36 34 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | A. Di Stéfano (27) | J.I. Otero (35) |
1954-55 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Athletic | 46 41 39 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | Juan Arza (28) | Juan Alonso (24) |
1955-56 | Athletic | 1. Athletic 2. FC Barcelona 3. Real Madril | 48 47 38 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | A. Di Stéfano (24) | A. Ramallets (24) |
1956-57 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Sevilla FC 3. FC Barcelona | 44 39 39 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | A. Di Stéfano (31) | A. Ramallets (35) |
1957-58 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Atlético Madril 3. FC Barcelona | 45 42 38 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | A. Di Stéfano (19) Ricardo Alós (19) M. Badenes (19) | G. Vergel (28) |
1958-59 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Athletic | 51 57 36 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | A. Di Stéfano (23) | A. Ramallets (23) |
1959-60 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Athletic | 46 46 39 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | F. Puskás (26) | A. Ramallets (24) |
1960-61 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Atlético Madril 3. Real Zaragoza | 52 40 33 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | F. Puskás (27) | V. Train (25) |
1961-62 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Atlético Madril | 43 40 36 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | J. Seminario (25) | Jose Arakistain (19) |
1962-63 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Atlético Madril 3. Real Oviedo | 49 37 33 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | F. Puskás (26) | V. Train (26) |
1963-64 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Betis Balompié | 46 42 37 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | F. Puskás (20) | V. Train (10) |
1964-65 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Atlético Madril 3. Real Zaragoza | 47 43 40 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | Cayetano Re (25) | A. Betancort (15) |
1965-66 | Atlético Madril | 1. Atlético Madril 2. Real Madril 3. FC Barcelona | 44 43 38 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | Vavá II (19) | J.M. Pesudo (15) |
1966-67 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. RCD Espanyol | 47 42 37 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | W. Machado (24) | A. Betancort (15) |
1967-68 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. UD Las Palmas | 42 39 38 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | Fidel Uriarte (22) | A. Junquera (19) |
1968-69 | Real Madril | 1. Real Madril 2. UD Las Palmas 3. FC Barcelona | 47 38 36 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | J.E. Garate (14) Amancio (14) | S. Sadurní (18) |
1969-70 | Atlético Madril | 1. Atlético Madril 2. Athletic 3. Sevilla FC | 42 41 35 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | J.E. Garate (16) Amancio (16) Luis Aragonés (16) | J.A. Iribar (20) |
1970-71 | Valencia CF | 1. Valencia CF 2. FC Barcelona 3. Atlético Madril | 43 43 42 | Taldeak: 16 Jardunaldiak: 30 | J.E. Garate (17) C. Rexach (17) | A. Abelardo (19) |
1971-72 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Valencia CF 3. FC Barcelona | 47 45 43 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | E. Porta (20) | J.A. Deusto (17) |
1972-73 | Atlético Madril | 1. Atlético Madril 2. FC Barcelona 3. RCD Espanyol | 48 46 45 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Marianín (19) | M. Reina (21) |
1973-74 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Atlético Madril 3. Real Zaragoza | 50 42 40 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Quini (20) | S. Sadurní (22) |
1974-75 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Real Zaragoza 3. FC Barcelona | 50 38 37 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Carlos Ruiz (19) | S. Sadurní (19) |
1975-76 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Atlético Madril | 48 43 42 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Quini (18) | Miguel Angel (23) |
1976-77 | Atlético Madril | 1. Atlético Madril 2. FC Barcelona 3. Athletic | 46 45 38 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | M.A. Kempes (24) | M. Reina (29) |
1977-78 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Athletic | 47 41 40 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | M.A. Kempes (28) | P.M. Artola (23) |
1978-79 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Sporting de Gijón 3. Atlético Madril | 47 43 41 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | H. Krankl (29) | J.L. Fdez Manzanedo (23) |
1979-80 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Real Sociedad 3. Sporting de Gijón | 53 52 39 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Quini (24) | Luis Arconada (20) |
1980-81 | Real Sociedad | 1. Real Sociedad 2. Real Madril 3. Atlético Madril | 45 45 42 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Quini (20) | Luis Arconada (29) |
1981-82 | Real Sociedad | 1. Real Sociedad 2. FC Barcelona 3. Real Madril | 47 45 44 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Quini (26) | Luis Arconada (33) |
1982-83 | Athletic | 1. Athletic 2. Real Madril 3. Atlético Madril | 50 49 46 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Poli Rincón (22) | Agustín (22) |
1983-84 | Athletic | 1. Athletic 2. Real Madril 3. FC Barcelona | 49 49 48 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Juanito (17) Da Silva (17) | J. Urrutikoetxea (26) |
1984-85 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Atlético Madril 3. Athletic | 53 43 41 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Hugo Sánchez (19) | J.C. Ablanedo (22) |
1985-86 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Athletic | 56 45 43 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 34 | Hugo Sánchez (22) | J.C. Ablanedo (27) |
1986-87 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. RCD Espanyol | 66 63 51 | Taldeak: 18 Jardunaldiak: 44* | Hugo Sánchez (34) | A. Zubizarreta (29) |
1987-88 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Real Sociedad 3. Atlético Madril | 62 51 48 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Hugo Sánchez (29) | Paco Buyo (23) |
1988-89 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Valencia CF | 62 57 49 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Baltazar (35) | J.M. Otxotorena (25) |
1989-90 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Valencia CF 3. FC Barcelona | 62 53 51 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Hugo Sánchez (38) | J.C. Ablanedo (25) |
1990-91 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Atlético Madril 3. Real Madril | 57 47 46 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | E. Butragueño (19) | Abel Resino (17) |
1991-92 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Atlético Madril | 55 54 53 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Manolo (27) | Paco Buyo (27) |
1992-93 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Deportivo Coruña | 58 57 54 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Bebeto (29) | Paco Liaño (31) |
1993-94 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Deportivo Coruña 3. Real Zaragoza | 56 56 46 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Romário (30) | Paco Liaño (18) |
1994-95 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Deportivo Coruña 3. Real Betis | 55 51 56 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | I. Zamorano (28) | P. Jaro (25) |
1995-96 | Atlético Madril | 1. Atlético Madril 2. Valencia CF 3. FC Barcelona | 87 83 80 | Taldeak: 22 Jardunaldiak: 32 | J.A. Pizzi (31) | J.F. Molina (32) |
1996-97 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Deportivo Coruña | 92 90 77 | Taldeak: 22 Jardunaldiak: 32 | Ronaldo (34) | Jacques Songo'o (28) |
1997-98 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Athletic 3. Real Sociedad | 74 65 63 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | C. Vieri (24) | Toni (31) |
1998-99 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. RCD Mallorca | 79 68 66 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Raúl (25) | Carlos Roa (29) |
1999-2000 | Deportivo Coruña | 1. Deportivo Coruña 2. FC Barcelona 3. Valencia CF | 69 64 64 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Salva Ballesta (27) | Martín Herrera (37) |
2000-01 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Deportivo Coruña 3. RCD Mallorca | 80 73 71 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Raúl (24) | S. Cañizares (34) |
2001-02 | Valencia CF | 1. Valencia CF 2. Deportivo Coruña 3. Real Madril | 75 68 66 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | D. Tristán (21) | S. Cañizares (23) |
2002-03 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Real Sociedad 3. Deportivo Coruña | 78 76 72 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | R. Makaay | P. Cavallero (27) |
2003-04 | Valencia CF | 1. Valencia CF 2. FC Barcelona 3. Deportivo Coruña | 77 72 71 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Ronaldo (24) | S. Cañizares (25) |
2004-05 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Villarreal CF | 84 80 65 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | D. Forlán (25) | Víctor Valdés (25) |
2005-06 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Valencia CF | 82 70 69 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | S. Eto'o (26) | S. Cañizares (26) |
2006-07 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Sevilla FC | 76 76 71 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | R. Van Nistelrooy (25) | R. Abbondanzieri (30) |
2007-08 | Real Madril | 1. Real Madril 2. Villarreal CF 3. FC Barcelona | 85 77 67 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Dani Güiza (27) | Iker Casillas (32) |
2008-09 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Sevilla FC | 87 78 70 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | D. Forlán (32) | Víctor Valdés (31) |
2009-10 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Valencia CF | 99 96 71 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Lionel Messi (34) | Víctor Valdés (24) |
2010-11 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Valencia CF | 96 92 71 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Cristiano Ronaldo (40) | Víctor Valdés (29) |
2011-12 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Valencia CF | 100 91 61 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Lionel Messi (50) | Víctor Valdés (16) |
2012-13 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Atlético Madril | 100 85 76 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Lionel Messi (46) | T. Courtois (28) |
2013-14 | Atlético Madril | 1. Atlético Madril 2. FC Barcelona 3. Real Madril | 90 87 87 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Cristiano Ronaldo (31) | T. Courtois (24) |
2014-15 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Atlético Madril | 94 92 78 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Cristiano Ronaldo (48) | Claudio Bravo (19) |
2015-16 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Atlético Madril | 91 90 88 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Luis Suárez (40) | Jan Oblak (18) |
2016-17 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Atlético Madril | 93 90 78 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Lionel Messi (37) | Jan Oblak (21) |
2017-18 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Atlético Madril 3. Real Madril | 93 79 76 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Lionel Messi (34) | Jan Oblak (22) |
2018-19 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Atlético Madril 3. Real Madril | 87 76 68 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Lionel Messi (36) | Jan Oblak (27) |
2019-20 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Atlético Madril | 87 82 70 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Lionel Messi (25) | T. Courtois (20) |
2020-21 | Atlético Madril | 1. Atlético Madril 2. Real Madril 3. FC Barcelona | 86 84 79 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Lionel Messi (30) | Jan Oblak (25) |
2021-22 | Real Madril | 1. Real Madril 2. FC Barcelona 3. Atlético Madril | 86 73 71 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Karim Benzema (27) | Yassine Bounou (24) |
2022-23 | FC Barcelona | 1. FC Barcelona 2. Real Madril 3. Atlético Madril | 88 78 77 | Taldeak: 20 Jardunaldiak: 38 | Robert Lewandowski (23) | Marc-André ter Stegen (18) |
Garaipenak
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Real Madril | 35 | 1931-32, 1932-33, 1953-54, 1954-55, 1956-57, 1957-58, 1960-61, 1961-62, 1962-63, 1963-64, 1964-65, 1966-67, 1967-68, 1968-69, 1971-72, 1974-75, 1975-76, 1977-78, 1978-79, 1979-80, 1985-86, 1986-87, 1987-88, 1988-89, 1989-90, 1994-95, 1996-97, 2000-01, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2011-12, 2016-17, 2019-20, 2021-22 |
Bartzelona | 27 | 1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10, 2010-11, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19, 2022-23 |
Atletico Madril | 11 | 1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96, 2013-14, 2020-21 |
Athletic Club | 8 | 1929-30, 1930-31, 1933-34, 1935-36, 1942-43, 1955-56, 1982-83, 1983-84 |
Valentzia | 6 | 1941-42, 1943-44, 1946-47, 1970-71, 2001-02, 2003-04 |
Real Sociedad | 2 | 1980-81, 1981-82 |
Betis Balompié | 1 | 1934-35 |
Sevilla | 1 | 1945-46 |
Deportivo de La Coruña | 1 | 1999-00 |
Sailkapen historikoak
Puntuen arabera
2022-23 denboraldiko datuak barne.
# | Taldea | Puntuak |
---|---|---|
1 | Real Madril | 4.864 |
2 | FC Barcelona | 4.764 |
3 | Atlético de Madrid | 3.901 |
4 | Valentzia CF | 3.706 |
5 | Athletic Club | 3.667 |
6 | Sevilla FC | 3.202 |
7 | RCD Espanyol | 2.998 |
8 | Real Sociedad | 2.923 |
9 | Betis Balompié | 2.222 |
10 | Real Zaragoza | 2.109 |
11 | Celta de Vigo | 2.058 |
12 | Deportivo de La Coruña | 1.843 |
13 | Real Valladolid | 1.625 |
14 | Osasuna | 1.544 |
15 | Racing de Santander | 1.415 |
16 | Sporting de Gijon | 1.389 |
17 | Villarreal | 1.316 |
18 | Mallorca | 1.270 |
19 | Real Oviedo | 1.174 |
20 | Las Palmas | 1.042 |
- Gainerako euskal taldeak:
# | Taldea | Puntuak |
---|---|---|
27 | Deportivo Alavés | 626 |
35 | Eibar KE | 302 |
48 | Getxoko Arenas | 107 |
56 | Real Unión | 56 |
Denboraldien arabera
2023-24 denboraldia barne.
# | Taldea | Denboraldiak |
---|---|---|
1 | Real Madril | 93 |
FC Barcelona | 93 | |
Athletic Club | 93 | |
4 | Valentzia CF | 89 |
5 | Atlético de Madrid | 87 |
RCD Espanyol | 87 | |
7 | Sevilla FC | 80 |
8 | Real Sociedad | 77 |
9 | Betis Balompié | 58 |
Real Zaragoza | 58 | |
Celta de Vigo | 58 | |
12 | Deportivo de La Coruña | 46 |
Real Valladolid | 46 | |
14 | Racing de Santander | 44 |
15 | Osasuna | 42 |
Sporting de Gijon | 42 | |
17 | Real Oviedo | 38 |
18 | Las Palmas | 35 |
19 | Mallorca | 31 |
20 | Granada | 27 |
- Gainerako euskal taldeak:
# | Taldea | Denboraldiak |
---|---|---|
29 | Deportivo Alavés | 18 |
38 | Eibar KE | 7 |
40 | Getxoko Arenas | 7 |
58 | Real Unión | 4 |
2023-2024ko taldeak
Ikus, gainera
- Espainiako futbol liga txapelketa
- Euskal taldeak Espainiako futbol liga txapelketan
- Euskal derbia
- Futboleko Espainiako Errege Kopa
- Espainiako Futbol Ligan partida gehien zuzendu dituzten entrenatzaileen zerrenda
- Espainiako Ligako 2019-2020 denboraldiko emaitzak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala