La Hoyako Museoa

La Hoya museoa Toloño mendilerroaren magalean , Arabako Guardia herriaren ondoan kokatzen da. 1986an sortua izan zen izen bereko aztarnategiaren topaketan 1973 eta 1989 bitartean egin zituzten kanpaina ezberdinen ondorioz. Proiektu museologiko eta museografikoa Armando Llanos izan zen indusketaren zuzendaria.

La Hoyako oin biribileko etxe baten maketa. La Hoyako bizilekuaren irudia, Biasterin (Araba)

Zentroak aztarnategi arkeologiko horretako ezaugarriak eta eguneroko bizitza azaltzen ditu. Aztarnategiko indusketak XX. mendeko azken laurdenean hasi ziren. La Hoyak. K.a. 200. urtearen (Erdi/Azken Brontze Aroa) eta K.a. 250. urtearen (II. Burdin Aroa) artean izan zituen biztanleak. Herrixkak bere goreneko unean erasoa, sutea eta amiltzea jasan zituen. Horrela, azoka egun bateko jarduera indartsuak eten ziren, eta hondar horiek bere horretan egon ziren, lurpean, aurkitu zituzten arte.

Alde batetik, aztarnategian barrena ibiltzeko aukera dago. Bertan hirigintza da alde nabarmena, izan ere, kale, plaza eta etxadiak bere inguruan daude. Bestalde, zentroan herrixkak II. Burdin Aroan zuen itxuraren maketa ikus daiteke, baita beren etxeen erreprodukzioa ere, benetako tamainan. Horren barruan gela guztiak eta aztarnategian topatutako objektuak ikus daitezke. Etxearen kanpoaldean kaleak ikus daitezke, bai eta herrixkaren pasarte garrantzitsuenetarikoa (suntsipena eta ondorengo sutea) azaltzen duen panel bat ere.

Ordutegia

Astelehenetan, jaiegunetan izan ezik: itxita

Neguko ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 11:00 - 15:00

Igande eta jaiegunetan : 11:00 -14:00

Udako ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00

Larunbata, igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.