La Felguera
La Felguera Llangréu (Asturias) udalerriko parrokia da. Biztanle kopuruaren aldetik Asturiasko herrien artean bosgarrena da (jendetsuagoak dira Gijón, Oviedo, Avilés eta Mieres).
La Felguera | |
---|---|
Asturiasko parrokia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Province of Asturias |
Asturiasko kontzeju | Llangréu |
Posta kodea | 33930 |
INEk ezarritako kodea | 33031030000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′34″N 5°41′32″W |
Azalera | 10.12 km² |
Altuera | 203 m eta 205 m |
Mugakideak | Barros (en) , Tiuya, Sama (en) , Hevia (en) , Valdesoto (en) eta San Andrés de Llinares (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 609 (2020) |
Dentsitatea | 60,18 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
La Felguerak hedapen industrial handia izan zuen Pedro Duroren esku 1850eko hamarkadan siderurgia heldu ostean. La Felguera Estatuko gune siderurgiko garrantzitsuenetako izan zen XIX eta XX-en mendeetan 1960ko hamarkadara arte. Adreilu erregogorren garrantzizko industria ere izan zuen, hamar galdaketa lantegi, ongarriak, eta ikatzaren meatzaritzako industria. Siderurgiaren gainbehera heldu zen hamarkadan. 1980koan, hain zuzen ere, La Felguerak ere ondorioak jasan zituen. Gaur egun, La Felgueran egiten da aspirinetarako munduko azido azetilsalizilikoaren %85 (BAYER). Era berean, bertan daude Valnalón Enpresa Zentroa eta Asturiasko Siderurgiaren Museoa. Bertako beste zenbait leku interesgarri dira San Pedro Eliza, Dolores Duro, García Lago eta Sutu parkeak, eta ondare industriala: fabrika zaharrak, Lláscares putzua, ikastetxe zaharra, Las Nieves jauregia, Sizzo kaleko etxeak, Urquijo auzoa, musikaren kioskoa, merkatu estalia, eta abar. La Felguera-ren ondoan Nalón ibaia dabil