La Clota
La Clota, Kataluniako Bartzelona hiriko Horta-Guinardó barrutian dagoen auzo bat da. 2009an 480 biztanle zituen, hortaz hiri osoko biztanle gutxien dituen auzoa da. El Carmel auzoa eta Vall d'Hebron paselakuaren arteko sakonunean kokatua dago, Horta auzoaren hego-mendebaldean, Lisboa kalea, Cardenal Vidal Barraquer etorbidea eta Kataluniako Estatutuaren etorbidearen artean. La Clota auzoa barruti honetako gune zaharrenetakoa da. Jatorrizko eremu txikitik XIII. mendekoa zen eta gaur egun desagertua den Tarrida Etxeko ordekan zehar hedatuz joan zen. Dorre eta baratzadun etxebizitzez osatutako auzune herrikoia da.
La Clota | |
---|---|
Horta-Guinardó, Bartzelona | |
La Clota auzoa Rambla del Carmelgo behatokitik ikusia. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Hiria | Bartzelona |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°25′46″N 2°09′13″E |
La Clota | |
Demografia | |
Biztanleria | 583 biz (2016) |
Bestelako informazioa | |
Azalera | 0,178 km² |
Webgunea | La Clota |
Auzo honetan Hortako hiribidea, San Ginés, Catorze Plomes eta Genissa errekek bat egiten zuten. Honek instalakuntza hidrauliko, ur putzu eta ubide ugariren garapena ekarri zuen, hauek Horta auzoa Bartzelonako ur hornitzailea izatearen ospea eman zioten, gainera eremu honetan garbitegi ugari ezartzearen arrazoia ere bada.
La Clota auzoaren hazkundea ez da oso handia izan, honi esker gaur egun arte bere baserri giroko izaera mantendu du, gaur egungo Bartzelona hiriko auzoen artean izaera berezia eman diolarik. Bertan garaiera txikiko etxebizitzak eta ehunka urte eta baratzak dituzten masia daude, hauen ondoan euren biztanleek beren kaxaz eraikitako etxebizitzak ere badaudelarik. Orandik aroztegi, marmoltegi eta perralekuak ere badaude.
Iruditegia
- La Clota taberna.
Kanpo estekak
- La Clota auzoa Bartzelonako udal webgunean (Katalanez) (Gaztelaniaz)