La Bougie du Sapeur

La Bougie du Sapeur (Zulatzailearen Kandela 1980tik Frantzian kaleratzen den umorezko egunkaria da. Haren ezaugarri nagusia otsailaren 29an plazaratzen dela da, hau da, lau urtetatik bat, urte bisurtetan alegia. Horren arabera 400 urtetan 97 aldiz atera beharko luke.

La Bougie du Sapeur
La bougie du sapeur.png
MotaUmorezkoa
Fitxa teknikoa
HizkuntzaFrantses
Argitaratze lekuaParis
Banaketa
Banatze-eremua Frantzia
MaiztasunaLau urtekaria
Historia
SortzaileaJacques Debuisson,
Christian Bailly
ZuzendariaJean d'Indy
Identifikadoreak
ISSN0761-6147

Facebook: 188451597866181 Edit the value on Wikidata

Izena

Egunkariaren izena Christophe komikilariak sortutako "Camembert zulatzailea" pertsonaiari oroimenez aukeratu zen. Pertsonaia otsailaren 29an jaio zen eta, ondorioz, urtebetetzea lau urtetan behin ospatzen du.

Historia

2004an La Bougie du Sapeur - Dimanche argitaratu zen, egunkariaren zazpigarren zenbakiaren gehigarri moduan. Proposamena otsailaren 29a igandea denean berriro ere ateratzea, gutxi gorabehera 28 urtetan behin. Hurrengo zenbakia 2032ko otsailaren 29an atera beharko dute. 2008an, bestetik, La Bougie du sapeur - Madame gehigarriaren lehenengo zenbakia argitaratu zen; 2012an La Bougie du Sapeur - Coquine gehigarriak ordezkatu zuen.

Egunkariaren datuak

2008ko egunkariak 200.000 ale kaleratu zituen. Sortzaileak Jacques Debuisson eta Christian Bailly izan ziren. Erredakzio-burua Jean d´Indy da. 2008an bildutako dirua nerabe autistei laguntzeko elkarte batera joan ziren. [1] Egunkariak lehenengo zenbakitik harpidetza egiteko aukera eskaintzen du. [2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.