La Avalancha
La Avalancha Iruñean 1895 eta 1950 artean argitaratutako aldizkaria izan zen, joera katolikoa zuena.
La Avalancha | |
---|---|
Mota | aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1895eko martxoaren 19a |
Azken alea | 1950eko otsailaren 8a |
Hizkuntza | gaztelania eta euskara |
Argitaratze lekua | Iruñea |
Dohakoa, 1895ean sortu zen Liburutegi Katoliko-Propagandistaren organo gisa, eta «erlijioaren eta Nafarroaren zerbitzura» deklaratu zen, urtean 25.000 aleko tirada bataz beste lortuz.[1] Eskualdeko eta tokiko gaiak zaindu zituen arren, batez ere Elizaren doktrina soziala defendatu zuen, probintziaren eta emigrazioaren egoera sozioekonomikoaz arduratuz. Liberalismoaren eta sozialismoaren aurkaria, bere ideiak, eskuarki, integristenekin bat zetozen,[2] inongo alderdi politikorekin konprometitu ez arren.[3]
Ospetsu egitea lortu zuen, eta Nafarroako idazle eta kazetari garrantzitsuen (Arturo Kanpion, Juan Iturralde y Suit, Julio Altadill edo Baldomero Barón Rada) espainiar propagandista katolikoen (María de Echarri, Jaime Collell,[3] Antonio Pérez Goyena, Cristóbal Botella y Serra eta Juan Marín del Campo) edo jesuiten (Francisco Escalada Rodríguez, Antonio de Madariaga eta Alberto Risco) laguntza izan zuen.
Erreferentziak
- Berruezo Albéniz 1995, 99 orr. .
- García-Sanz Marcotegui 1992, 422 orr. .
- Uribe-Etxebarria Flores 1996, 57 orr. .
Bibliografia
- Berruezo Albéniz, Reyes. (1995). Cambio social y formación permanente. Ministerio de Educación y Cultura, 89-108 or..
- García-Sanz Marcotegui, Ángel. (1992). Historia general de la emigración española a Iberoamérica. 2 Ministerio de Trabajo e inmigración, 409-442 or. ISBN 84-7679-231-X..
- Uribe-Etxebarria Flores, Arantzazu. (1996). Marginalidad «protegida»: mujeres y niños abandonados en Navarra (1890-1930). EHU ISBN 84-7585-828-7..