La Araucana

La Araucana (1569, 1578 eta 1589) bizkaitar jatorriko Alonso Ertzilla olerkariaren lanik ezagunena da. Olerki epiko bat da, maputxeen eta espainiarren arteko Araucoko gerraren lehen fasea kontatzen duena.

La Araucana
Datuak
IdazleaAlonso Ertzilla (1569)
Argitaratze-data1569, 1. lib.
1578, 2. lib.
1589, 3. lib.
GeneroaOlerki epiko
Jatorrizko izenburuaLa Araucana
HizkuntzaGaztelania
Herrialdea Espainia

Testuinguru historikoa

Egilearen beraren arabera, gatazkan parte hartu zuena, olerkia Txilen eman zuen denboran idatzi zuen, paper bezala zuhaitz azalak eta beste elementu errustiko batzuk erabiliz. Ertzilla, Filipe II.a Espainiakoaren gorteko morroi izan zela eta konkistatzaileen artean bataz bestekoa zena baino heziketa handiagoa zuenez, herrialde horretara gobernatzaile berria zen García Hurtado de Mendozak zuzendutako indartze espedizioko kide bezala iritsi zen.

Ertzilla Espainiara itzuli ondoren, liburua Madrilen argitaratu zen hiru zatitan bi hamarkadatan zehar. Lehenengo liburukia 1569an argitaratu zen, bigarrena 1578an eta hirugarrena eta azkena 1589an. Liburuak, garai hartan, irakurleen artean arrakasta handia izan zuen.

Lanean agertzen diren kontakizun askoren historikotasuna erlatiboa den arren, Txileren konkistari buruzko lekukotza idazkunik handienetakotzat hartzen da, eta bere garaian ohi Txileko gertakarien egiazko kronika bezala irakurria izan zen.

La Araucanaren aurretik Mundu Berria europar irakurleei deskribatzen zien espainiar testu asko egon ziren, Álvar Núñez Cabeza de Vacaren Naufragio, bere egileak Ipar Amerikan izan zituen abenturak kontatzen zituena edo Bernal Díaz del Castilloren Historia verdadera de la conquista de Nueva España kasu, Azteka inperioaren erorketa harrigarria kontatzen zuena. Alabaina, La Araucana, liburu hauen artean literatura kultuko lehen lana bezala bereiztu zen, gaira asmo artistiko argiekin dedikatua.

La Araucanaren ondoren bere olerkaritza estiloa imitatzen zuten amerikar gaiei buruzko lan ugari agertu ziren: La Argentina, Arauco domado edo Purén indómito beste batzuen artean. Denboraren igaroan, testu hauetan gertakari historikoen kronika eta narraziotik aldentzea handitu egin zen. Egileek Pizkundeko gaiak Amerikar kontinentera eramatea erabaki zuten. Hala, olerki hauetako asko epaiketa moral, maitasun erromantikoa edo latindar topikoei buruzkoak ziren Konkistari buruzkoak baino gehiago.

Istorioa

Istorioan gertakari historikoak agertzen dira, Pedro de Valdiviaren harrapaketa eta exekuzioa edo Lautaro eta Caupolican buruzagi maputxeen heriotzak esaterako. Baina fantasiazko gertakariak ere agertzen dira, egilea lurraren gainetik hegaldi baten altxatzen duen azti batena kasu, Europan eta Ekialde Ertainean gertatzen ari diren gertakariak ikustea ahalbidetuz, Lepantoko gudua horien artean.

Nabarmentzen da, baita ere, gudu zelaiko hildakoen artean bere senar Crepinoren bila ari den Tegualda izeneko emakume indigena batekin gertaturiko topaketa. Azken kontakizun hau Ertzillaren lanaren ikuspegi humanistaren eta herri indigenak jasandako zoriagatik duen doluminaren erakusgarri bat da, espainiarrak heldu arte jendearen artean maltzurtasun eta bizioen gabezia deskribatuz. Bertsoek konkistatzaile zein indigenen ausardia goraipatzen dute.

Estiloa

Ikus daitekeen bezala, narratzaileak gaian aktiboki parte hartzen du, garai hartan espainiar literatura kultuan batere ohikoa ez zena. Ahapaldiaren metrika erregearen zortzikoa deritzon ahapaldia da, ABABABCC eskemarekin hamaika silabako zortzi bertso errimatzen dituena.

«
Caciques, del Estado defensores, (A)
codicia de mandar no me convida (B)
a pesarme de veros pretensores (A)
de cosa que a mí tanto era debida; (B)
porque, según mi edad, ya veis, señores, (A)
que estoy al otro mundo de partida; (B)
más el amor que siempre, os he mostrado, (C)
a bien aconsejaros me ha incitado." (C)
 »

La Araucana.

Lana olerki epiko kultuko azpigenerokoa da, Aro Modernoaren hasierako bereizgarria. Zehazkiago, La Araucanak Ferrarako Canona deitua izan denaren eragina jaso du, aipaturiko italiar hirian idatzitako bi olerki epiko kultu.

Ferraratar olerkien eta Ertzillaren lanaren arteko antzekotasunak ez dira olerki mota beraren erabileran amaitzen, heroi eta zalduntza gaikoa, honetaz gain beste antzekotasun formal batzuk ere badaudelarik, erregearen zortzikoa olerkiaren metrika bezala erabiltzea esaterako. La Araucanak jasotako eraginen arrastoa jarraituz, era berean bi Orlandoek 1321ean gai teologiko bat erabiliz olerki epiko kultua sortu zuen Dante Alighieriren Jainkotiar Komediaren eragina jaso zutela esan behar da. La Araucana, beraz, espainiar olerkaritzaren berrikuntzaren zati da italiar formekin, garai hartan italiar penintsulan gertatzen zen espainiar partehartze politiko eta militar indartsuaren ondorioz sortua. Izan ere, Ertzillak Italiara bidaiatu zuen etorkizunean errege izango zen Filipe II.aren morroi bezala, Ferrarako Canoneko olerkiak eta italiar Pizkundeko gainontzeko egileak ezagutzeko aukera emango ziona. Bestalde, olerki epiko kultua azken moda zen. La Araucana argitaratu baino denbora gutxi lehenago, ferraratar olerkarien beste imitatzaile batzuk edonon agertzen ziren. Luis de Camões portugaldarrak bere Os Lusiadas lana 1555ean argitaratu zuen. Hurrengo urteetan Torquato Tasso Jerusalem askatua lanarekin 1575ean agertu zen, eta Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa erregea bera ere Lepanto idaztera animatu zen 1591n. Baina olerkaritza epikoaren errorik sakonenak antzinaro klasikoan zeuden, italiar pizkundetar tradizioak garai horretan jasotzen zuena. Zentzu honetan, La Araucana grekoerromatar olerki epikoen ondorengoa da.

« Araukaniar pertsonaiek, sarritan, homerotar heroien jarrera hartzen dute, eta ez arrazoirik gabe Lautaro Hektorrekin, Colocolo Nestorrekin, Tucapel Ayaxekin etab... alderatuak izan dira. Eduardo Solar Correa  »

Bestalde, Araucanak olerki epiko tratamendua ematen zien gertakari berriei. Zentzu honetan, antzinako erromatar lan bat zen Lukanoren Farsaliaren praktika jarraitzen zuen, Julio Zesar eta Ponpeioren arteko gerra zibileko gertakariak kontatzen zituena, egiazko kontakizun bat bihurtzeko asmo argiarekin.

Helburua eta ideologia

Ertzillak berak lan honen asmoak hitz hauekin azaltzen ditu:

« espainiarren batzuk euren balentriak betiereko isiltasunean geratuz jasango luketen kalteagatik, nork idatzi faltatuz, ez horiek txikiak izateagatik, baina lurra hain urrun eta banandua da eta espainiarrek Peru ingurutik zapaldu duten ondorengoa, horri buruz ia berririk ere ezin daitekeela izan, eta gerraren okupazioarekin dagoen denbora gutxiarekin eta apareju txarrekin horretarako astirik ematen ez duela; hala, hartu ahal izan nuena liburu honetan agortu nuen, zein benetazkoa eta egiazkoagoa izateagatik, gerran bertan egin zena eta pauso eta toki beretan, askotan, paper faltagatik larrutan idatziz, eta gutun zatietan, batzuk hain txikiak sei bertso ere ez zirela sartzen, ondoren elkartzen lan franko izan nuelarik. Alonso Ertzilla  »

Lana, beraz, espainiarrek urruneko eta ahaztutako gerra batean erakutsitako ausardiaren aldarrikapen bat da. Ahaztutako gerra honetako soldaduen artean Ertzilla bera zegoen, eta, beraz, zentzuren batean, bere aktuazio pertsonalaren aldarrikapen bat ere bada.

Hori da argi eta garbi adierazitako helburua. Alabaina, testuak ezkutuko asmo bezala indigenaren irudiaren aldarrikapena duela esaten da, indigenaren balorazio hau garaitzen duen espainiarraren autobalorazio ez zuzen modu bat bezala interpretatzen den arren.

Orotarik

  • Fikzioan Miguel de Cervantesek bere lanik ezagunena den Kixotea liburuko 6. atalean gertatzen den zalduntza eleberrien erretzetik salbatzen duen lanetako bat da. La Araucanak mota hauetako liburuekin nolabaiteko estilo literario argia konpartitzen du. Kixoteko eskenan, Cervantesek, apaizaren ahotik, La Araucana, Juan Ruforen La Austríada eta Cristobal de Viruésen El Monserratorekin batera "gaztelaniar hizkuntzan bertso heroikoan idatzitako (libururik) hoberenetako bat" dela dio.
  • Cervantesek berak jada aurretik laudoriotu zuen Ertzilla La Galateako "Kalioperen Kantua"n.
  • Voltairek, entsegu baten zati bat La Araucanari eskaini ziona, olerkia maila bikainera iristen zela uste zuen II. kantuko Colocoloren aldarrian, Nestorrek Iliadan protagonizatutako antzeko egoeraren gainetik dagoela uste duena. Baina, orokorrean, Voltairek Ertzillak ezinegon literarioa zuela uste zuen, gertaera gogaikarriegietan nahastea eragiten zutena:
« Lanaren amaieran, egileak, olerkiko heroi nagusietako bat dena, gauez, soldadu batzuekin batera bide luze eta aspergarri bat egiten du, eta denbora pasatzeko, euren artean Virgiliori, eta, bereziki Didoni buruzko atalari buruzko eztabaida bat sorrarazten du. Alonsok unea bere soldaduekin Didonen heriotzari buruz hitzegiteko probesten du, antzinako historialariek kontatzen duten bezala, eta Virgilio hobe gezurtatzeko eta Kartagoko erreginari bere ospea itzultzeko, kontua bi kantu osotan zehar eztabaidatuz dibertitzen da. Gainera, ez da akats txikia bere olerkia hogeitamasei kantu oso luzez osatua egotea. Arrazoiz pentsa daiteke gelditu ezin den edo ez dakien egile batek karrera hori merezi ez duela. Voltaire  »
  • La Araucanaren argitalpenak garai hartan Peruko erregeorde zen García Hurtado de Mendozak, istorioagatik kaltetua sentitu zena, beste olerki epiko bat enkargatzea eragin zuen, Arauco Domado izenekoa Pedro de Oña txiletar olerkariari. Bigarren lan hau, Ertzilarren lana baino maila baxuagokotzat hartua, Txilen jaiotako egile batek idatzitako lehen olerki epikoa da.
  • Txilen, La Araucana, modu okerrean, nazio baten jaiotza kontatzen duen azken olerki epikotzat hartzen da, Eneida edo Erdi Aroko gesta kanta bezalako olerki klasikoen antzera. Egileren batzuek ideia hau haratago ere badaramate:
« Txile patuak aukeratu zuen, eta herri modernoen artean bere jatorria literatura epikoak ospatu duen bakarra izateagatik goraipa gaitezke, antzinako erromatar eta greziar hirien antzera. Eduardo Solar Correa  »

Alabaina, olerki epiko nazionalak XVII. mendea eta XIX. mendearen artean idatzi ziren, La Argentina y Conquista del Río de la Plata, Martín del Barco Centenerarena, 1602an argitaratua, Kalevala finlandiar olerki epiko nazionalak, 1835ean argitaratuak Elias Lönnroten bilketa folkloriko lanari esker, eta Ståhl Alferezaren Istorioak kasu, 1848an Johan Ludvig Runebergek idatziak.

  • Olerki epiko nazionaltzat hartua izateagatik, Txilen oinarrizko hezkuntzako ikasleei laneko honako ahapaldi hau erakusten zaie:
«
Chile, fértil provincia y señalada
en la región Antártica famosa,
de remotas naciones respetada
por fuerte, principal y poderosa;
la gente que produce es tan granada,
tan soberbia, gallarda y belicosa,
que no ha sido por rey jamás regida
ni a extranjero dominio sometida.
 »

—Canto I, La Araucana.

  • Bere herrialdeko nabarmenetako bat den Gustavo Becerra-Schmidt konposatzaileak (1925-2010) 1965ean La Araucanan oinarritutako eta izen bereko oratorio bat idatzi zuen. Berezitasun bezala orkestra sinfonikoan maputxe herriaren musika tresnak erabiltzen dituela da.

Ikus, gainera

  • Pizkundeko espainiar literatura
  • Barrokoko espainiar literatura
  • Txileko literatura
  • Pizkundeko italiar literatura

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.