LZ 127 Graf Zeppelin

LZ 127 Graf Zeppelin (Deutsches Luftschiff Zeppelin 127) bidaiari-garraiorako zepelin bat izan zen, Alemanian egina, hidrogenoz betea, 1928tik 1937ra hegan egin zuena. Bidaiarien hegaldi transatlantikoko lehen merkataritza-zerbitzua eskaini zuen. Alemaniako nobleziako konde (Graf) zen Ferdinand von Zeppelin zuzendariaren izena jarri zioten; eta Luftschiffbau Zeppelin konpainiako presidente Hugo Eckener doktoreak sortu eta operatu zuen.

Graf Zeppelin izenaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Graf Zeppelin (argipena)»
LZ 127 Graf Zeppelin
Fabrikazioa
FabrikatzaileaLuftschiffbau Zeppelin (en) Itzuli
DiseinatzaileaLudwig Dürr (en) Itzuli
Historia
Lehen hegaldia1928ko irailaren 18a
Sorrera1928
Ezaugarriak
Dimentsioak30,5 (zabalera) × 236,6 (luzera) m
Abiadura115 km/h
Identifikazioa

Graf Zeppelinek 590 hegaldi egin zituen ia 1,7 milioi kilometrorekin. 36 pertsonako tripulazio batek operatzen zuen eta 24 bidaiari eraman zitzakeen. Munduko globo gidaturik luzeena eta handiena zen eraiki zenean. Munduari bira egin zion lehen globo gidatua izan zen, etaeskalarik gabe airez Ozeano Bareko lehen zeharkaldia egin zuena. Autonomia handitu zioten, erregai gisa Blau gasa erabiliz. Harpidetza publikoaren bidez eta Alemaniako gobernuak bildutako funtsekin fabrikatu zuten, eta haren ustiapen kostuak honako hauekin konpentsatu ziren: bildumagileentzako posta-zigilu berezien salmentarekin, William Randolph Hearst prentsako handikiaren laguntzarekin, eta karga eta bidaiariengatiko diru-sarrerekin.

1928 eta 1932 bitartean hainbat hegaldi luze egin ondoren —besteak beste, Artikora—, Graf Zeppelinek bidaiari- eta posta-zerbitzu komertziala eskaini zuen Alemania eta Brasil artean, bost urtez. Alderdi Naziaren hastapenetan, propagandarako tresnatzat erabili zuten. Hindenburgen hondamendiaren ondoren zerbitzutik kendu zuten 1937an, eta hegazkin militarrak ekoizteko birziklatu zuten 1940an.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.