LOLCODE
LOLCODE programazio lengoai esoterikoa da, interneten famatuak diren Lolcat memetan oinarrituta dagoena. Lengoaia 2007. urtean sortu zen Adam Lindsayren eskutik, Lancaster unibertsitateko konputazio departamentuko ikertzailea.
Lengoaiaren egitura eta adibideak
LOLCODE lengoaiaren aginduak Lolcat irudiek erabiltzen duten hitz laburtu eta konprimatuak dira. Hurrengo adibideek kaixo mundua pantailaratzea eta fitxategi batetik irakurtzea dira.
1.Adibidea
HAI CAN HAS STDIO? VISIBLE "HAI WORLD!" KTHXBYE
Kodea | Esanahia |
---|---|
HAI |
LOLCODE programa guztietan, HAI rograma abiarazten du. |
CAN HAS [LIBURUTEGIA]? |
Programazio lengoaia askotan bezala lehenengo aginduetariko bat sarrera/irteera liburutegia sartzea izango litzateke. Normalean #include <stdio.h> bezalako agindu batek egiten du(stdio sarrera/irteera estandar liburutegia da). Komando hau, sarkastiko bezala eratu dena, galdetzen du ea liburutegia atzitu daitekeen, eta hartuz, eta bestela, errore mezua pantailaratuko du. |
VISIBLE [MEZUA] |
Mezu bat pantailaratuko du. |
KTHXBYE |
HAI komandoak programa abiarazten duen bezala, KTHXBYE («Okay thanks, bye» esan nahi duena («Ondo eskerrik asko, agur») komandoak amaitzen du. |
2.Adibidea
HAI CAN HAS STDIO? PLZ OPEN FILE "LOLCATS.TXT"? AWSUM THX VISIBLE FILE O NOES INVISIBLE "ERROR!" KTHXBYE
Adibide honetan fitxategi bat irekitzeko agindua dago, PLZ OPEN FILE "NAME"?
— «Please try to open a file?» («Mesedez, fitxategia ireki dezakezu?») eta salbuespenak hartzeko kontrola, AWSUM THX
— «Awesome, thanks!» («¡Harrigarria, eskerrik asko!»), eta O NOES
(«Oh ez!»).
3.Adibidea
HAI CAN HAS STDIO? I HAS A VAR IM IN YR LOOP UP VAR!!1 VISIBLE VAR IZ VAR BIGGER THAN 10? KTHX IM OUTTA YR LOOP KTHXBYE
Adibide honek 1-10 tarteko zenbakiak pantailaratzen ditu.
Erlazionatutako proiektuak
LOLCODE LOLPython lengoaia oinarritu du, Andrew Dalke programatzaileak idatzitakoa. LOLPython-ek LOLCODEren antzeko sintaxia erabiltzen du, baina Python lengoaiaren estiloarekin.
Nano, Vim edo Eclipse programentzako sintaxi koloreztatzaileak daude.