LEVEL

LEVEL (IATA: IB, NAZE: IBE) International Airlines Group enpresaren marka komertzial bat da, zeinaren bitartez Iberia airelineak kostu baxuko hegaldiak eskaintzen dituen, batik bat Bartzelona eta Amerika artean.[1] 2017ko ekainaren 1.an sortu zen eta aireportu nagusi du Bartzelona-El Prat. Euskal Herrian Bilboko aireportuan operatzen hasiko da 2018ko abuztuaren 13an.[2]

LEVEL
LV - LVL
Datuak
MotaMarka, low-cost airline (en) Itzuli eta Airelinea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteInternational Airlines Group
Puntu programaInternational Airlines Group
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaInternational Airlines Group
Historia
Sorrera2017ko martxoaren 17a
SorlekuaEl Prat de Llobregat
webgune ofiziala
Facebook: flywithlevel Twitter: flywithlevel Youtube: UCy2lGcfugLpsAwtHseH_k6A Edit the value on Wikidata

Jatorria

LEVELen jatorrizko merkatua irismen luzeko kostu baxuko bidaiak ziren, Bartzelona-El Prat aireportua jatorri izanda. Norwegian Air International airelinearekin lehiatzeko sortu zen. Urtebete geroago, International Airlines Group enpresa amaren gainontzeko airelineak erabilita Europako hiri askoren arteko irismen laburreko kostu baxuko bidaiak ere operatzen hasi du, batez ere Vueling Airlines erabilita.[3]

LEVEL martxan jarri zenean 15 komandante eta 28 kopilotu; 15 gainkargu eta 105 hegaldi laguntzaile zituen, guztiak Iberia airelineatik etorritakoak.[4]

Flota

LEVELek Airbus konpainiaren Airbus A330 hegazkinak erabiltzen ditu. 2018ko uztailean LEVELen flota hurrengo hegazkinez osatuta dago:[5]

LEVELen flota
Hegazkina Kopurua Eskaerak Bidaiariak Oharrak
Airbus A330-200 2 3 314 Boeing hegazkin fabrikatzaileari alokatuta

Erreferentziak

  1. «LEVEL, reserva vuelos directos y billetes de avión baratos» www.flylevel.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Level entra en el Aeropuerto de Bilbao con un enlace a Viena a partir de agosto - Bilbao Air» Bilbao Air 2018-06-29 (Noiz kontsultatua: 2018-06-30).
  3. (Gaztelaniaz) «LevelAustria» Vueling.
  4. «Iberia lanza Level para el largo radio ‘low cost’».
  5. «LEVEL - NUESTRA FLOTA» www.flylevel.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.