LEDaren zirkuitua
Elektronika munduan, LEDaren zirkuitua, diodo argi-igorlea edo LED diodoa elikatzeko zirkuitu elektrikoari deritzo. LED mota bakoitza zuzeneko tentsio zehatzaz elikatu behar da. LED diodoa zeharkatuko duen korronte elektrikoaren balio aproposa lortzeko, seriean ezartzen zaion erresistentziaren balioa Ohmen legearen bidez lortzen da. LED diodoaren iraupena 80.000tik 100.000 ordura ez zuen nahi bitartekoa da, distira galtzen hasi orduko. Iraupen hori ziurtatzeko, derrigorrezkoa da elikatzen den tentsioa aproposa izatea, handiegia balitz, LEDa erretzeko edo aurretik zahartzeko arriskua bailegoke. Txikiagoa balitz, aldiz, sortzen duen argitasuna ahulegia izatea gerta daiteke
LEDaren zirkuitua
LEDaren zirkuitua seriean konektatutako hiru osagairen bidez egiten da: elikatze-iturria (V), LED diodoa eta erresistentzia (R). LED diodoa (anodoa hankarik luzeena izan ohi da) eta erresistentziak (R) osatzen dute. Aurrean aipatutako hiru osagaiak seriean konektatuz. Elikatze-iturriaren terminal positibotik (normalean kolore gorriduna) LEDaren anodora (hanka luzera) konektatzen da; eta katodoa (hanka laburra), berriz, R erresistentziararen edozein hankara; eta erresistentziaren bete hanka elikatze-iturriko terminal negatibora (normalean kolore beltzduna).
Erresistentziaren balioa kalkulatzeko formula
LEDaren zirkuituan erabiltzen den erresitentziaren balio aproposa kalkulatzeko formula honako hau da:
non:
- Erresistentzia (ohmetan) kalkulatu nahi dugun erresistentzia elektrikoaren balioa delarik.
- Elikatze-iturriaren tentsioa (Voltetan) zirkuitua elikatzen duen elikatze-iturriak emandako tentsioa izanda (9Voltako bateria, esate baterako).
- LEDaren potentzial-diferentzia (Voltetan) LED diodoak argitasuna emateko behar duen tentsioa izanda (1,7V eta 3,3V bitartekoa, LEDaren kolorearen arabera).
- LEDaren korronte maila (Amperetan) LEDen fabrikatzaileak aholkatutako korronte elektrikoa izanda (10mA eta 30mA bitartekoa izan ohi da, kalkuluetarako 15 mA izanik).
Oharra: potentzia handiko LED diodoak erabiltzen direnean erresistentziaren potentzia elektrikoa kalkulatzea komenigarria izaten da.
LEDaren potentzial-diferentzia tipikoak
Diodoen konposizioak desberdintasun txikiak izaten dituzte beti, baita serie berekoetan ere. Hala ere, potentzial-diferentziaren balioa LEDaren kolore eta distiraren araberakoa izaten da, batik bat. Hurrengo taulan daude LED diodo arruntenen potentzial-diferentzia tipikoak.
LED diodo mota | Potentzial-diferentzia tipikoa (Voltetan) |
---|---|
Distira gutxiko gorrietan | 1,7 Volt |
Distira handiko, efizientzia handiko eta korronte gutxiko gorrietan | 1,9 Volt |
Laranja eta horietan | 2 Volt |
Berdeetan | 2,1 Volt |
Zuri distiratsu, berde distiratsu eta urdinetan | 3,4 Volt |
Urdin distiratsu eta LED berezietan | 4,6 Volt |
Korronteari dagokionez, fabrikatzaile gehienek 430 nmko diodo urdinak argiztatzeko 10 mA gomendatzen dituzte, 3,4 Voltekin funtzionatzen dutenentzako 12 mA eta potentzial-diferentzia gutxiagorekin funtzionatzen dutenentzako 20 mA.
LED diodo handietan korronte elektrikoa handiago izan ohi da.