LAIN taldea
LAIN, Villabona-Amasan sortutako musika taldea da. 2008an eratu zen eta hiru diska kaleratu ondoren 2016an desegin zen.
LAIN | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Villabona-Amasa (Gipuzkoa) |
Musika mota | pop rock |
Urteak | 2008 - 2016 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Elkar, Baga-Biga |
Taldekideak | |
Leire Berasaluze Kristina Aranzabe Jon Altuna Javi Rivero Mikel Benito Joseba De Arriba | |
Lehengo taldekideak | |
Imanol Urkola | |
Informazio gehigarria | |
Biografia
2007an Leire Berasaluze eta Kristina Aranzabek Youtuben abesti baten bertsioa egin eta bisitari ugari izan zituztela ikusita 2008an Lain taldea sortzea erabaki zuten. 2008an bertan Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten[1]. Neska bien ahotsaz gain Jon Altuna (bateria), Imanol Urkola (gitarra) eta Javi Riverok (baxua) osatu zuten taldea 2011 arte eta denbora tarte horretan bi disko kaleratu zituzten, biak Elkar argitaletxearekin: LAIN (2009) eta LEIHOAK (2011). 2008 taldeak Euskadi Gazteako XVIII.maketa leihaketa irabazi zuen "Aukera berri bat" abestiarekin. 2011 urtean Mikel Benito (gitarra) batu zen taldera LEIHOAK diskoaren kaleraketarekin batera.
2012ko maiatzean Lainen lokalera sartu ziren eta musika-tresnak eta soinu ekipoa lapurtu zizkieten. Lain taldearen zaleek, musika talde ugarik eta Euskadi Gazteak besteak beste erakutsitako elkartasunari esker aurrera jarraitu zuten. Gogoangarria da ekainean Hesian, Ze Esatek!, Lauroba eta Gugaz taldeekin batera emandako kontzertua.[2]
2013an Imanol Urkolak taldea utzi eta Joseba De Arriba (gitarra) sartu zen eta honekin batera taldearen hirugarren lanari buru belarri ekin zioten. LAINen ibilbidean 'pop' kutsuak nabarmentzetik 'rock'-aren nagusitzea eman da. Euren abestiek pop-aren freskotasuna izateaz gain, rock-aren indarra eta erritmo biziak ere badituzte, baina taldearen ezaugarri azpimarragarriena taldeko bi nesken ahotsak lirateke.
2014-15 denboraldian Euskal Telebistako Tumatxak saioko atal bakoitzean Leirek eta Kristinak zegokien talde edo abeslariaren kantu ezagunenaren bertsio akustikoa egin zuten, Marinelaren zain (Sorotan Bele), Balearen Bertsoak (Benito Lertxundi), Euskal Herrian Euskaraz (Oskorri), Ene maitea nauzu (Iñaki Ezimendi)...
2015ko maiatzean, hirugarren diskoa kaleratu zuten Tximeletak izenpean.[3]
2016ko ekainean taldea desegingo zela adierazi eta azaroaren 19an eman zuten azken kontzertua Tolosako Bonberenean.
Sariak
- Gaztea maketa lehiaketa: 2008
Erreferentziak
- «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- «Lain taldearen aldeko kontzertua Villabonan» Entzun! 2012-06-11.
- «LAIN from Villabona» Artist Trove 2015eko maiatzean.
- «Lain» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- «Leihoak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- «Tximeletak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).