LAGUN
LAGUN uraren eta ingurugiroaren alorrean diharduen Zuberoako enpresa pribatu independente bat da, 90 urte baino gehiago dituen Hastoy Taldeko kide[1]. Atharratzen dute bulego nagusia[2], eta Iparraldeko hainbat herrietako ur-hornikuntzaz eta uraren saneamenduaz arduratzen da. Ur-Hornitzaile Independenteen Federazioko partaide da[3].
Euskal Herrian lan egiteaz gain, Biarnon, Landetan eta Pirinio Garaietan ere badihardu.
Jarduera
LAGUN entrepresak ondoko zerbitzuak eskaintzen dizkie herriko etxeei:
Uraren kudeaketa
- Ur-ihesen atzemateko azterketak.
- Ur edangarri urtegien garbiketa eta desinfekzioa.
- Ur edangarrien kontagailuen ezartze eta berritzea.
- Ur sareen konponketa eta ekipamendu hidraulikoen mantenua.
- Ponpatze-guneen mantenu elektromekanikoa.
- Ur edangarrien arazketa sistemen instalazio eta mantenua.
- Kontagailuetako gastuen segipena.
- Sareen telekudeaketa eta ikuskapenen arloko gomendioak eta instalazioa.
- Abonatuen fakturazioa eta segipena.
- Suteen aurkako dispositiboen ezartzea (zutoin, ur erreserba...).
- Emarien eta presioen derrigorrezko kontrola eta/edo suteen aurkako zutoinen mantenua.
Saneamendua
- Saneamendu sarearen garbiketa.
- Saneamendu sareko konponketa puntualak.
- Gibeleratze postuen eta araztegien mantenu elektromekanikoa.
- Saneamenduko abonatuen fakturazioa eta segipena.
- SPANC (Saneamendu Ez Kolektiboko Zerbitzu Publiko)-en eremuari dagokion mantenu eta/edo kontrola.
Kanpo estekak
- (Frantsesez) «qui-sommes-nous» hastoy-btp.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- (Frantsesez) «index» lagun-environnement.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- (Frantsesez) fdei.fr.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.