L. L. Zamenhof

Ludwik Lejzer Zamenhof (polonieraz: Ludwik Łazarz Zamenhof), ezizenez Doktoro Esperanto (Bialystok, Errusiar Inperioa —gaur egun, Polonia1859ko abenduaren 15agreg./abenduaren 3ajul. - Varsovia, Polonia, 1917ko apirilaren 14agreg./apirilaren 1ajul.) hizkuntzalaria eta okulista izan zen. 1873an, nazioarterako hizkuntza bat asmatu zuen. Bere asmoa mundu guztiak bigarren hizkuntza gisa ikasi ahal izatea zen, horrela ama-hizkuntza desberdineko jendeak elkar uler zezan. Hasieran, adiskide artean erabili zuen, baina 1887an, Doktoro Esperanto ezizenarekin zabaldu eta azaldu zuen. Hortik datorkio berak asmatutako hizkuntzari «esperanto» izena. Hainbat itzulpen egin zituen hizkuntza horretara.

L. L. Zamenhof
Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЛейзеръ Заменговъ
JaiotzaBialystok, 1859ko abenduaren 15a
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaBialystok
Varsovia
Mosku
Hrodna
Plock
Veisiejai (en) Itzuli
Kherson
Varsovia
Varsovia
Viena
Varsovia
Varsovia
Varsovia
Lehen hizkuntzaYiddisha
errusiera
HeriotzaVarsovia, 1917ko apirilaren 14a (57 urte)
Hobiratze lekuaOkopowa Street Jewish Cemetery (en) Itzuli
grave of L. L. Zamenhof (en) Itzuli
Familia
AitaMarkus Zamenhof
AmaRozalia Zamenhof
Ezkontidea(k)Klara Zamenhof  (1887ko abuztuaren 9a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaZamenhof family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMedical faculty of Moscow University (en) Itzuli
Imperial University of Warsaw (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakesperantoa
errusiera
poloniera
alemana
latina
hebreera
frantsesa
greziera
ingelesa
Yiddisha
Volapük
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, oftalmologoa, asmatzailea, poeta, itzultzailea, esperantista, medikua, mediku idazlea, Bibliaren itzultzailea eta esperantologist (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEsperanto Language Committee (en) Itzuli
MugimenduaEsperanto movement (en) Itzuli
Sionismoa
Izengoitia(k)Doktoro Esperanto, Gamzefon, Unuel, Anna R., Homo sum, Amiko eta Hemza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaHomaranismo (en) Itzuli
judaismoa

Musicbrainz: ef2199e2-4780-40ce-975e-86516a4441c4 Discogs: 4065042 IMSLP: Category:Zamenhof,_Ludwik Find a Grave: 17377928 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Białystok hirian jaio eta hezi zen, errusieraz mintzo zen judu familia batean: hirian, hainbat hizkuntza hitz egiten zirenez, kultura ezberdinetakoak elkar ulertzea zaila zen. Arazoa konpontzeko, esperantoa garatzen hasi zen, urteetan zehar luzatu zen lana.

1878an, Zamenhofek bere proiektua bukatu zuen eta Lingwe Uniwersala izena eman zion. Garai hartan, Zamenhof unibertsitatera joan zen okulista ikasketak egitera, eta bere aitari eman zizkion bere idatziak, gorde zitzan. Aitak ez zituen semearen ideiak ulertu, eta Ojrana-rekin (polizia Tsaristarekin) arazoak izateko beldurrez, eskuizkribua erre zuen. 1881-ean unibertsitatetik bueltatzean, Zamenhof-ek berriro ekin zion bere proiektuari. 1879an volapük hizkuntza agertu zen, beste nazioarteko hizkuntza proiektu bat, baina Zamenhofek, ikasi eta baztertu ondoren, bere asmoekin segitu zuen. Azkenean, 1887an, Lingvo internacia. Antaŭparolo kaj plena lernolibro ("Nazioarteko hizkuntza. Hitzaurrea eta testu liburua") argitaratzen du, hizkuntza berriaren oinarriekin, hizkuntzari izena emango zion Doktoro Esperanto izengoitiarekin.

Bere "nazioarteko hizkuntza" proiektua adituen kritikei ireki zien, haien ekarpenez hobetuko zuelako hitz emanda. Hurrengo urteetan hainbat liburu, itzulpen eta liburuxka argitaratu zituenez, 1889rako ia dirurik gabe geratu zen. Mugimendu esperantistaren buru izan zen, 1905 arte: urte hartan, hizkuntzaren sustapena haren lehen jarraitzaileen esku geratu zen.

1905eko Lehen Esperanto Mundu Biltzarrean (Boulogne-sur-Mer, Frantzia) Zamenhofek Esperantoaren Oinarria aurkeztu zuen, hizkuntzaren deskripzio ofizial gisa onartu zena eta haren oinarrizko arautegitzat jotzen dena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: L. L. Zamenhof Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.