L'Équipier
L'Équipier (euskaraz Arrotza), 2004ko Philippe Lioret frantziarrak zuzendutako drama eta komedia film bat da. Grégori Derangère, Sandrine Bonnaire, Philippe Torreton eta Émilie Dequenne aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Nicola Piovani italiar musikagileak konposatu zuen.
L'Équipier | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | L'Équipier |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Ouessant |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Philippe Lioret (en) |
Gidoigilea(k) | Emmanuel Courcol Philippe Lioret (en) Claude Faraldo (en) |
Antzezlea(k) | |
Grégori Dérangère Sandrine Bonnaire Philippe Torreton Anne Consigny Blandine Pélissier (en) Christophe Kourotchkine (en) Christophe Rossignon Nadia Barentin (en) Emmanuel Courcol Éric Herson-Macarel (en) Francia Séguy (en) Frédéric Pellegeay (en) Martine Sarcey (en) Émilie Dequenne Nathalie Besançon Nicolas Bridet (en) Patrick Zard (en) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Nicola Piovani |
Argazki-zuzendaria | Patrick Blossier |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Finistère |
Argumentua
Bretainia, Camille (Anne Consigny) bere jaioleku den Ouessant uhartera itzuli da, bertan familiaren etxea Parisko erosle batzuei saltzeko asmoz. Azken gaua jakin berri duen sekretu baten aurkikuntzaren ondorioz lo egin ezinik igaroko du. 1963n, Yvon Le Guen (Philippe Torreton) aita zena itsasargizaina zela, Antoine Cassenti (Grégori Derangère) Aljeriako Independentzia Gerran esku batetik desgaitua dagoen kanpotarra itsasargian laguntzaile izateko ailegatuko da, baina bere etorrerak uhartearen zenbait biztanleen bizitzetan eragin eta aldaketa handia suposatuko du, tartean, Yvon aita eta Mabé (Sandrine Bonnaire) ama zenarengan.
Aktoreak
- Grégori Derangère: Antoine Cassenti
- Philippe Torreton: Yvon Le Guen
- Sandrine Bonnaire: Mabé Le Guen
- Émilie Dequenne: Brigitte
- Anne Consigny: Camille
- Martine Sarcey: Jeanne (adindua)
- Nathalie Besançon: Jeanne
- Christophe Kourotchkine: Lebras
- Jean Sénéjoux: Rémi
- Thierry Lavat: Tinou
- Éric Bonicatto: Jo
- Béatrice Laout: Nicole
- Frédéric Pellegeay: Théo
- Bernard Mazzinghi: André
- Christophe Rossignon: Suhiltzailea
- Nadia Barentin: Huberte
- Blandine Pélissier: Christiane
- Emmanuel Courcol: Apaiza
- Alain Legodec: Velléda arratzontziaren patroia
- Éric Herson-Macarel: Laurent
- Gilles Masson: Jean-Pierre Menguy
- Stéphane Butet: Kerbrat
- Vincent Martin: Alain
- Thierry Barbet: Jean
- Nicolas Bridet: Jean-Mi
- Marie Rousseau: Eroslea
- Patrick Zard: Eroslea
- Bernard Spiegel: Kontratista
- Francia Seguy: Bere burua antzeztuz
- Agnès Akopian: Lebras andrea
- Fanny Drouin: Hélène
- Olivier Thomas: Velléda arrantzontziko marinela
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)