Lívia Járóka

Lívia Járóka (Tata, Hungaria, 1974ko urriaren 6a) romani etniako 1. emakumezko eurodiputatua, soziologoa, antropologoa eta politikari hungariarra da. Hungariako eurodiputatua izan da, Europako Alderdi Popularreko kide den Fidesz-Unión Zibica Hungariarrak hautatua.

Lívia Járóka


Europarlamentaria

2019ko uztailaren 2a -
Barrutia: Hungaria
Hautetsia: 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak

Europarlamentaria

2017ko irailaren 15a -
Ildikó Pelczné Gáll (en) Itzuli
Barrutia: Hungaria
Hautetsia: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak

Europarlamentaria

2009ko uztailaren 14a - 2014ko ekainaren 30a
Barrutia: Hungaria
Hautetsia: 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak

Europarlamentaria

2004ko uztailaren 20a - 2009ko uztailaren 13a
Barrutia: Hungaria
Hautetsia: 2004ko Europar Parlamenturako hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaTata (en) Itzuli, 1974ko urriaren 6a (49 urte)
Herrialdea Hungaria
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Sopron (en) Itzuli
(1995 - 1998)
Central European University (en) Itzuli
(1998 - 1999)
Londresko University College
(1999 - 2000)
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta antropologoa
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Fidesz (en) Itzuli

Biografia

Sopron hirian hazi zen, Austriatik hurbil dagoen Hungariako mendebaldeko mugatik gertu. Haren ama hungariarra da eta aita etnia 'romani' deritzon etniakoa. Europako Unibertsitate Zentraleko Varsoviako campusean Soziologiako maisutza lortu zuen Open Society Institute-ren beka batekin, eta Britainia Handian antropologia ikasi zuen, kultura romani-ari buruzko gaiak landuz. 2003ko abuztuan alaba eta 2007an seme bat izan zituen. 2012an amaitu zuen Gizarte Antropologiako doktoretza University College of Londonen.[1][2]

2004an, Europako Parlamentuko eurodiputatu hautatu zuten Fidesz-eko zerrendako kide. Lehen emakume ijito europarlamentarioa eta bigarren ijito hautetsia izan zen. Lehenengoa Cádiztar Juan de Dios Ramírez-Heredia izan zen, 1994ko eurodiputatu 1999ra arte.[2]

Ijitoen Inklusioari buruzko Europako Alderdi Popularreko Lan Taldeko lehendakaria eta Emakumearen Eskubideen eta Genero Berdintasunaren Batzordeko lehendakariordea izan da.[3] Askatasun Zibilen, Justiziaren eta Barne Gaien Batzordeko eta Indiarekiko Harremanetarako Ordezkaritzako kide ere izan da. Eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Batzordeko eta Giza Eskubideen Batzordeko ordezko kidea.[4]

2014. urtean eurodiputatu izateari utzi zion, baina Ildikó Pelcz Gállek Europako Parlamentua utzi eta gero itzuli zen. Europako Parlamentuko lehendakariorde hautatu zuten, 2017ko azaroaren 15ean, eta kargu horretan berriro hautatu zuten 2019ko uztailaren 3an.[5][6]

Sariak eta aintzatespenak

  • Lider Gazte Globalen Foroak eta Munduko Foro Ekonomikoak 2006an Lider Gazte Global izendatu zuten.
  • 2006 eta 2013 sariak. Europako Parlamentuko urteko kidea (MEP), Justizia eta Oinarrizko Eskubideen kategorian.[7]
  • Errumaniako Kanpo Harremanetako Ministerioaren Bikaintasunaren Saria, Gutxiengoak Gizarteratzeagatik, 2010ean.[8]
  • Hungariako Merituaren Lehendakaritzako Agindua, 2011n Hungariako Kontseiluaren Lehendakaritzan egindako lan nabarmenagatik.[8]
  • Kristauen Intelektualen Hungariako Elkartearen St. Adalbert saria 2011n.
  • Ijitoen Idazkaritza Fundazioaren saria 2012an.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.