Kinshasa

Kinshasa, 1881-1966 bitartean Léopoldville (frantsesez: Léopoldville, nederlanderaz: Leopoldstad) Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburua eta hiririk handiena da. 11.855.000 biztanle zituen 2017an.[1] Afrikako hiririk handienetan hirugarrena da, Lagos eta Kairoren atzetik, eta Frankofoniako hirigunerik handiena, Parisen aurretik.

Kinshasa
Kinshasa
lehen mailako herrialde azpibanaketa
Administrazioa
Estatu burujabe Kongoko Errepublika Demokratikoa
ProbintziaKinshasa
Izen ofizialaKinshasa
Kinshasa
Léopoldville
Leopoldstad
Киншаса
Леопольдвиль
Jatorrizko izenaKinshasa
Geografia
Koordenatuak4°19′19″S 15°18′43″E
Map
Azalera9965 km²
Altuera240 m
MugakideakKongo-Central, Brazzaville, Mai-Ndombe Province (en) Itzuli, Kwilu (en) Itzuli eta Kwango Province (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria11.855.000 (2016)
280.000 (2015)
Dentsitatea1.189,66 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1881
Telefono aurrizkia0987-
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakDakar, Brazzaville, Brusela, Teheran, Utrecht, Ankara eta Incheon
Hizkuntza ofizialafrantses eta nederlandera
kinshasa.cd

Geografia

Kongo ibaiaren ezkerreko ertzean dago; beste aldean Kongoko Errepublikako Brazzaville dago. Munduan hurbilen dauden bi hiriburuak dira, Erroma eta Vatikano Hiria alde batera utzita.

Klima

    Datu klimatikoak (Kinshasa, Kongoko Errepublika Demokratikoa)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 36 36 38 37 37 37 32 33 35 35 37 34 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.6 31.3 32.0 32.0 31.1 28.8 27.3 28.9 30.6 31.1 30.6 30.1 30.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.9 26.4 26.8 26.9 26.3 24.0 22.5 23.7 25.4 26.2 26.0 25.6 25.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21.2 21.6 21.6 21.8 21.6 19.3 17.7 18.5 20.2 21.3 21.5 21.2 20.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 18 20 18 20 18 15 10 12 16 17 18 16 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 163 165 221 238 142 9 5 2 49 98 247 143 1482
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12 12 14 17 12 1 0 1 6 10 16 14 115
Eguzki orduak 136 141 164 153 164 144 133 155 138 149 135 127 1739
Hezetasuna (%) 83 82 81 82 82 81 79 74 74 79 83 83 80.3
Iturria (1): climate-Data.org (tenperatura)[2] weatherbase (muturrekoak)[3]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (prezipitazioak, eguzkia, eta hezetasuna)[4]

Historia

Henry Morton Stanleyk sortu zuen 1881ean, eta Léopoldville izena hartu zuen Leopoldo II.a Belgikakoa erregearen omenez. Hiri hau eta Matadi lotzen zituen burdinbidea zabaldu zuten 1898an, garapen sozioekonomiko azkarra ekarri ziona. 1914an sistema bat ezarri zuten petrolioa eramateko Mataditik. 1923an, Kongo Belgikarraren hiriburu bilakatu zen, Boma hiriaren ordez. Hiri garrantzitsua izan zen garai kolonialean. 1959an gertatu zen matxinadak abiarazi zuen herrialdea independentziarantz. 1966an eman zioten egungo izena.

Banaketa administratiboa

Kinshasa hiria eta probintzia da era berean eta hiri-probintzia hau 24 udalerritan dago banaturik. Gune administratibo eta ekonomiko nagusia La Gombe da. Kinshasa udalerriak eman zion izena hiri osoari, baina ez da metropoliaren bihotz ez administratibo ezta ekonomikoa.

Ekonomia

Herrialdeko hiri eta porturik handiena da, eta komunikabideen eta merkataritzaren gune nagusia. Industriagunea da: kotoia, jutea, burdina, eztainua, kimika eta farmazia gaiak, xaboia, garagardoa, itsasontziak eta makinak. Nazioarteko aireportua dauka.[5]

Kultura

2012ko urrian, munduko biltzar frankofonoa antolatu zuten bertan. Frantsesaz gain, lingala da kaleko lingua franca.

Ikus, gainera

  • Munduko hiri jendetsuenen zerrenda

Erreferentziak

  1. DemographiaWorld Urban Areas – 13th Annual Edition. demographia.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  2. Climate: Kinshasa. en.climate-data.org (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  3. Kinshasa, Democratic Republic of the Congo. weatherbase.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  4. STATIONSNUMMER 64210. Danish Meteorological Institute, web.archive.org-en gordea (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  5. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.