Léopold Sédar Senghor
Léopold Sédar Senghor (Joal, 1906ko urriaren 9a - Verson, Frantzia, 2001eko abenduaren 20a) Senegaldar estatu-gizona eta frantsesezko poeta izan zen. Senegalgo Errepublikako lehenbiziko presidentea izan zen, 1960-1980 bitartean.
Léopold Sédar Senghor | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1983ko ekainaren 2a - 2001eko abenduaren 20a ← Antoine de Lévis Mirepoix (en) - Valéry Giscard d'Estaing →
1980ko apirilaren 28a - 1980ko uztailaren 1a ← William Tolbert - Siaka Stevens →
1960ko irailaren 6a - 1980ko abenduaren 31 ← baliorik ez - Abdou Diouf →
1949ko abuztuaren 13a - 1959ko irailaren 14a
| |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Joal-Fadiouth (en) , 1906ko urriaren 9a | ||||||||||||
Herrialdea | Frantzia Senegal | ||||||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||||||
Heriotza | Verson, 2001eko abenduaren 20a (95 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Bel-Air Cemetery (en) | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Ezkontidea(k) | Ginette Éboué (en) (1946 - 1956) Colette Hubert (en) (1957 - 2001) | ||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea École normale supérieure Lycée Louis-le-Grand (en) | ||||||||||||
Hezkuntza-maila | agrégation de grammaire (en) | ||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria, poeta, idazlea, Frantziako Erresistentziako kidea eta filosofoa | ||||||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Kidetza | Frantses Akademia Academia Latinitati Fovendae (en) Europako Kontseiluko Legebiltzarra Bavariako Arte Ederren Akademka Academy of the Kingdom of Morocco for Royaume (en) Itsasoz-haraindiko zientzien akademia Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||||||
Alderdi politikoa | Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa Socialist Party of Senegal (en) | ||||||||||||
| |||||||||||||
Bizitza
Dakarren ikasketak hasi ondoren, Parisa joan zen, eta Sorbonan osatu zituen. Garai hartan, L'Étudiant Noir (Ikasle Beltza) aldizkaria sortu zuen, Afrikako kulturaren balioa aldarrikatzeko. Frantzian irakasle izan ondoren, bi urte eman zituen Alemaniako kontzentrazio-esparru batean, eta Frantziako Erresistentziarekin borrokatu zen gero. Aipagarri da garai hartan idatzi zuen Chantes d'ombre (1945, Itzaleko kantuak) poesia-bilduma.
Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Senegalgo diputatu hautatu zuten Frantziako Nazio Biltzarrerako. 1948an, Senegalgo Batasun Demokratikoa sortu zuen, eta 1960an Senegalgo Errepublika sortu berriaren lehendakari hautatu zuten. Hogei urtez izan zen Senegalgo lehendakari, eta sozialismo moderatuaren moldeak jarraitu zituen, baina haren aurka jarri ziren nazionalista erradikalak. 1984an, Frantses Akademiako kide egin zuten. Harenak dira, bestalde, Ethiopiques (1956) eta Nocturnes (1961) poesia-bildumak.
Afrika beltzaren defentsa
« | Frantzia Gizakiaren eta Unibertsoaren neurrira berregiteko laguntza eskatu digute. Guk onartu dugu, baina ez da beharrezko metropoliak gu engainatzen saiatzea. "Beltz ona" hil da; paternalismoek euren segizioa egin behar dute: eurek hil dute urrezko arrautzadun oiloa. Hiru mende giza salerosketan eta mende bat okupazioan ez dira nahikoa izan gu doilortzeko; irakatsitako doktrina guztiek (eta arrazionalistak ez dira inperialisten artean bigunenak) ezin izan digute gutxiago garela sinestarazi.
Elkartasuna nahi dugu duintasun eta ohorean, baina ez vichyssoise erako "elkartasuna" (uretatik pasatuta). Aspertuta gaude hitz onak hartzen (nazka emateraino), mespretxuzko sinpatiaz; justizia ekintzak behar dira. Senegalgo aldizkari batek zioen: "Gu ez gara separatistak, baina hirian berdintasuna nahi dugu". Ongi esan dugu: BERDINTASUNA. Besteak beste nahi ditugu: 1. Konstituzioak Gizakiaren Eskubideen Deklarazioa osa dezala, gizabanakoen askatasun eta berdintasunari, herriena ere arrazena gehituz. 2. Herriaren ohiturak hautsi eta batzuetan euren izpiritua kendu ondoren, metropoliak ez dezala erabakirik hartu herri horren interesen berri galdetu gabe eta bertakoei euren erakundeak aldatzen utz diezaiotela. 3. Kontsultarako barik eztabaidarako batzarrak egon daitezela eta Koloniari ardura dioten gai guztietako galde diezaiotela. 4. Prestakuntza eta hezkuntzan ahalegin handia egin dadila. 5. Bertakoak, titulu berdinekin, administrazioko zeregin guztietan partu ahal izan dezatela eta zeregin berdinetan tratamendu bera har dezatela. 6. Justizia bera izan dadila bertakoentzat eta europarrentzat eta horrek eskatzen du "indigenaren kodea" baztertzea. 7. Lan bortxatuak, ematen zaion izena ematen zaiola, guztiz desager daitezela. |
» |
—Léopold Sédar Senghor, Esprit. 1945eko maiatzak 1 |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/1/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.