Léon Faucher

Léonard Joseph (Léon) Faucher (Limoges, 1803ko irailaren 8a - Marseilla, 1854ko abenduaren 14a) frantziar ekonomialari eta politikaria izan zen. Frantziako "de facto" lehen ministroa izan zen 1851ko apiriletik urrira.

Léon Faucher

Frantziako gobernuburua

1851ko apirilaren 10a - 1851ko urriaren 26a
Alphonse Henri d'Hautpoul - Napoleon III.a
Deputy of the French Second Republic (en) Itzuli

1849ko maiatzaren 28a - 1851ko abenduaren 2a
Barrutia: Marne
Hautetsia: 1849 French legislative election (en) Itzuli
Member of the Chamber of Deputies (en) Itzuli

1846ko abuztuaren 17a - 1848ko otsailaren 24a
Barrutia: Marne
Hautetsia: 1846 French legislative election (en) Itzuli
Member of the 1848 Constituent Assembly (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLimoges, 1803ko irailaren 8a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaMarseilla, 1854ko abenduaren 14a (51 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Faucher (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
Familia
Ezkontidea(k)Alexandrine Faucher (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, politikaria, kazetaria eta ministroa
Lantokia(k)Paris
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaParti de l'Ordre (en) Itzuli

Find a Grave: 44170737 Edit the value on Wikidata

Limogesen jaio zen, eta bederatzi urte zituela, Tolosa Okzitaniara joan zen familiarekin. Arkeologiari eta historiari buruzko ikasketak egin zituen Parisen, baina 1830eko Uztaileko Iraultzatik aurrera, ideologia liberala oinarri hartuta, kazetaritza politikoari ekin zion. Le Temps, Le Constitutionnel eta Le Courrier Français egunkarietan lan egin zuen.

Ekonomia Politikoko Elkarteko kide izan zen, eta ezkerreko posizioetatik moderazioaren alde egin zuen. Herrialde latindarren aduana-batasuna proposatu zuen, Alemaniako Zollvereinen aurka jartzeko.

1848ko Iraultzaren ondoren, Batzar Konstituziogilean sartu zen, eta errepublika-proposamen askoren aurka egin zuen. Luis Napoleon presidente zela, Herri Lanetako eta Barne Arazoetako ministroa izan zen.

Barne ministroa eta "de facto" gobernuko burua izan zen 1851ko apiriletik urrira. Napoleonen 1851ko abenduko estatu-kolpearen aurka agertu zen, eta politikatik erretiratu zen. Zientzia Moral eta Politikoen Akademiako kide izan zen. Marseillan hil zen, Italiara egindako bidaia batetik itzultzeko tifusak.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.