Léon Daudet
León Daudet (Paris, 1867ko azaroaren 16a - Saint-Rémy-de-Provence, 1942ko ekainaren 30a) kazetari eta idazle frantsesa izan zen, Alphonse Daudet idazlearen semea.
Léon Daudet | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1919ko azaroaren 16a - 1924ko maiatzaren 31 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Alphonse Marie Vincent Léon Daudet | ||
Jaiotza | Parisko 4. barrutia, 1867ko azaroaren 16a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Saint-Rémy-de-Provence, 1942ko ekainaren 30a (74 urte) | ||
Hobiratze lekua | cemetery of Saint-Rémy-de-Provence (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Alphonse Daudet | ||
Ama | Julia Daudet | ||
Ezkontidea(k) | Jeanne Hugo (1891ko otsailaren 12a - 1895eko urtarrilaren 31) Marthe Daudet (1903ko abuztuaren 3a - | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) ![]() Lycée Charlemagne (en) ![]() Parisko Medikuntza Eskola (1885 - 1891) | ||
Hezkuntza-maila | baxoa | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, kazetaria, politikaria, eleberrigilea, biografoa, oroitzapen-idazlea eta literatura-kritikaria | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Enplegatzailea(k) | L'Action Française (en) ![]() Le Journal (en) ![]() Le Figaro La Libre Parole (en) ![]() Le Soleil (en) ![]() La Nouvelle Revue (en) ![]() Le Gaulois (en) ![]() | ||
Kidetza | Antisemitic League of France (en) ![]() Ligue de la Patrie Française (en) ![]() Goncourt Akademia | ||
Genero artistikoa | eleberria memoriak saiakera Panfletoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() | ||
![]() ![]() | |||
![]() |
La Libre Parole eta, batez ere, L'Action française aldizkarietako lankidea izan zen. Diputatua izan zen 1919-1924 bitarteko urteetan. Bere eleberri pornografikoek arrakasta txikia izan bazuten ere, Daudet oso ospetsu bihurtu zen aipaturiko aldizkarietan idazten zituen politikari buruzko artikuluengatik.
Antisemita zen, eta sutsuki aldezten zituen integrismoaren ideiak. Atxilotu egin zuten 1927. urtean, zenbait artikulu iraingarri idazteagatik, eta espetxeratu egin zuten, baina Belgikara ihes egitea lortu zuen urte horretan bertan. Handik bi urtera, amnistia baten bitartez itzuli ahal izan zuen Frantziara. Obra nagusiak: Le stupide XIX siècle (1922, XIX. mende ergela); Charles Maurras et son temps (1928, Charles Maurras eta bere garaia); Ecrivains et artistes (1929, Idazle eta artistak); Quand vivait mon père (1940, Aita bizi zenean).
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Daudet ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.