Léo Malet
Léo Malet (Montpellier, Frantzia, 1909ko martxoaren 7a - Paris, Frantzia, 1996ko martxoaren 3a) frantses idazlea izan zen.
Léo Malet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Léon Malet |
Jaiotza | Montpellier, 1909ko martxoaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Châtillon, 1996ko martxoaren 3a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Q83375957 |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | surrealismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Internationalist Workers Party (en) |
Biografia
1925ean Parisen hartu zuen bizilekua, eta han, talde anarkistetan sartu zen. Besteren kontura bizi zen, eta umorista gisa lan egiten saiatu zen. Baina, 1931n André Breton ezagutu zuenean, idazten hastea erabaki zuen. Surrealisten taldean sartu zen, eta hainbat agerraldi artistiko, politiko eta literariotan parte hartu zuen.
1936an argitaratu zuen lehenengo poema-bilduma: Ne pas voir plus loin que le bout de son sexe ("Ez ikusi bere sexuaren muturretik urrunago"). Ondoren, 1937an J'arbre comme cadavre argitaratu zuen, eta 1940an Hurle à la vie ("Bizitzari oihu egin"). 1940an preso hartu zuten, ezkerralde bakezalearekin lotura zuelako, eta Alemaniara eraman zuten.
1941ean Parisa itzuli zenean, polizia-eleberriak idazten hasi zen, ezizenak erabiliz (Frank Hardin, Leo Latimer). 1943an, 120, rue de la Gare lanean, Nestor Burma detektibe pribatua sortu zuen, gizakiaren pesimismoaren agergarria. Nestor Burma hogeita hamarren bat eleberritako heroia izan zen, Nouveaux Mystères de Paris sailekoa, bereziki. Sail horretako istorioak auzoetan kokatzen dira: Fièvre au Marais, 1955; Brouillard au pont de Tolbiac, 1956; Les Eaux troubles de Javel, 1957; Du rébecca rue des Rosiers, 1958.
Ilusio iraultzaileetara itzulirik, bere bilakaeraren giltzarria trilogia baten bidez erakutsi zuen: La vie est dégueulasse (1948, "Bizitza nazkagarria da"); Le soleil n'est pas pour nous (1949, "Eguzkia ez da guretzat"); Sueur aux tripes (1969, "Izerdia hesteetan"). Omer Refreger eta Jean de Selneuves ezizenekin abenturazko eleberriak argitaratu zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.