Långholmen

Långholmen Suediako Stockholm hiriburuan dagoen uharteetako bat da, Södermalm uharteari zubiz loturik dago.

Långholmen uhartearen 1870ko mapa.
Långholmen (ezkerrean) eta Södermalm (eskuman) uharteak.

Geografia

Långholmen izenak "uharte luzea" esan nahi du, halakoa baita bere itxura. Hiriaren uharte "berdea" dela esan ohi da, basoek estaltzen baitute. Uhartearen ertzean hondartza txikiak sortu dituzte eta udan jendez lepo egoten dira.

Historia

Uharte arrokatsu bat zen eta XVIII mendean gartzela eraiki zuten. Presoek lurra landu zuten eta uhartean lorategi exotikoa bihurtu zuten, hirira zetozen itsasontziek haziak uzten baitzituzten bertan. 1975ean gartzela itxi egin zen eta 1989an hotela bihurtu zen.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.