László Bíró
László József Bíró (gaztelaniaz: Ladislao José Biro; Budapest, 1899ko irailaren 29a - Buenos Aires, Argentina, 1985eko urriaren 24a) hungariar kazetari eta asmatzailea izan zen, argentinar herritartasuna ere zuena. Besteak beste, bolaluma asmatu zuen. Lehenik Hungaria eta Frantzian patentatu zuen, 1938an, Birome izenarekin, baina ez zuen merkaturatu. Judua zenez, 1940an ihes egin behar izan zuen alemaniarrengandik. Argentinan kokaturik, 1943an berriz erregistratu zuen asmakizuna[1]. Bíróren patentea lortu eta gero, 1950ean Marcel Bichek Bic Cristal bolaluma merkaturatu zuen.
László Bíró | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1899ko irailaren 29a |
Herrialdea | Hungaria Hungariako Erresuma |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Buenos Aires, 1985eko urriaren 24a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hungariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, kazetaria eta eskultorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Erreferentziak
- Kortabarria Olabarria, Beñardo. Idatzizko kazetaritza, arkatzetik auskalora!. zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-9-29).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: László Bíró |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.