Kyle Smaine
Kyle Smaine (Apple Valley, Kalifornia, 1991ko ekainaren 27a - Otari, Japonia, 2023ko urtarrilaren 29a) estatubatuar akrobaziazko eskiatzailea izan zen. 2015eko Nazioarteko Eski Federazioaren Munduko Akrobaziazko Eski eta Snowboard Txapelketan urrezko domina irabazi zuen halfpipe lehiaketan.
Kyle Smaine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Apple Valley (Kalifornia), 1991ko ekainaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | South Lake Tahoe (Kalifornia) |
Heriotza | Norikura mendia, 2023ko urtarrilaren 29a (31 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: Elur-jausia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sierra Nevada University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Parte-hartzailea
|
2023ko urtarrilaren 29an hil zen Hida mendietako Hakuba Norikura Onsen eski estazioan elur-jausi batek harrapatuta 31 urte zituela.[1] Ezbehar berean austriar eskiatzaile bat ere hil zen.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Robinson, James. (2023-01-30). «Kyle Smaine: US professional skier 'killed in Japan after being thrown 50 metres and buried by avalanche'» Sky News (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.