Kye Whyte
Kye Whyte (Peckham, Southwark, Erresuma Batua, 1999ko irailaren 21a) BMX lasterketako gizonezko txirrindulari britainiarra da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu zuen. Gaur egun, Dancing on Ice saioko hamalaugarren seriean ari da lehiatzen.
Kye Whyte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Peckham (en) , 1999ko irailaren 21a (24 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
| |
Hastapenak
Whyte hiru urterekin hasi zen BMXn ibiltzen, Brixton BMX Club-en, Brockwell Park-en, Londres hegoaldean. Geroago, Daniel eta Tre Whyte anaiekin batera, Peckham BMX Club-era joan zen gaztetan. Kluba, anaien aita Nigelek sortu zuen[1]. Tre eta Kye Britainia Handiko Txirrindularitza Taldeko kide izango ziren, eta Kye Peckham klubeko zortzigarren kidea izango zen[2][3]. Kyek istripu bat izan zuen Britainia Handiko Txirrindularitzako talentu taldean sartu eta gutxira, bost egun eman zituen koma induzituan, eta urtebetez ezin izan zuen ibili[1].
Ibilbidea
Europako txapelketako zilarrezko domina irabazi zuen, Kyle Evans taldekidearen atzetik, Glasgowen 2018an. 2019ko apirilean, UCI BMX Supercross Munduko Kopako lehen garaipena lortu zuen Manchesterren[4][5].
2019ko UCI BMX Munduko Txapelketan, Whytek, berriro ere, forman jarraitu zuen finalera bidean, baina, istripu baten atzean harrapatuta gelditu zenean, itxaropena amaitu zitzaion, eta, azkenean, bosgarren postua lortu zuen[6].
2021eko ekainaren 20an, 2020ko Tokioko Olinpiar Joko atzeratuetarako hautatu zuten britainiar taldean, non zilarrezko domina irabazi zuen Herbehereetako Niek Kimmannekin lehia estuan[7][8].
BMX lasterketetatik kanpo, Dancing on Ice saioko hamalaugarren seriean parte hartuko zuela iragarri zuen[9].
Emaitza nagusiak
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Modalitatea |
2020 | Tokio Japonia | Lasterketa | |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Modalitatea |
2018 | Glasgow Erresuma Batua | Lasterketa |
Erreferentziak
- Herman, Martyn. (29 July 2021). «Cycling-From Peckham to Tokyo, Whyte flying flag for BMX-mad family» reuters.com.
- «Kye Whyte - Great Britain Cycling Team Rider Profile» British Cycling.
- Bio – Kye Whyte – bmxweekly.com. .
- «Kye Whyte ready to embrace Manchester return» British Cycling.
- «GB's Whyte wins first BMX World Cup race» BBC Sport.
- «Kye Whyte: Flying the family flag in pursuit of Olympic glory» Tokyo 2020.
- «Kennys among GB Olympic cycling squad» BBC Sport.
- «Shriever & Whyte win historic BMX medals» BBC Sport.
- Olympian Kye Whyte signs up to Dancing on Ice 2022. .