Kvinnors väntan
Kvinnors väntan (euskaraz Emakumeen Sekretuak) 1952ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama eta komedia film bat da. Anita Björk, Eva Dahlbeck, Maj-Britt Nilsson, Birger Malmsten, Gunnar Björnstrand, Karl-Arne Holmsten, Jarl Kulle, Aino Taube eta Håkan Westergren aktoreek antzeztu zuten.
Kvinnors väntan | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1952 |
Izenburua | Kvinnors väntan |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman |
Antzezlea(k) | |
Anita Björk (en) Eva Dahlbeck Birger Malmsten Gunnar Björnstrand Jarl Kulle Ingmar Bergman Maj-Britt Nilsson Aino Taube Karl-Arne Holmsten (en) Håkan Westergren (en) Gerd Andersson (en) Björn Bjelfvenstam (en) Jens Fischer (en) Naima Wifstrand Douglas Håge (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Allan Ekelund (en) |
Edizioa | Oscar Rosander (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erik Nordgren |
Argazki-zuzendaria | Gunnar Fischer |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Suedia |
Filma senar-emazte edo gizon eta emakumeen arteko harremanei buruzko drama da, betiere film honetako protagonistak diren emakumeen ikuspuntutik azalduta.
Argumentua
Udaldiko oporretxe batean, lau emakumeek Estokolmotik datozen senarren iritsieraren zain daude. Kafe katilu baten inguruan, emakumeek euren ezkontza bizipenak oroituko dituzte. Haietako gazteenak bere senargaiaren zain dago, eta gainontzeko emazteen nahigabe, samin eta ilusio-galtzeen kontakizunak entzungo ditu.
Aktoreak
- Anita Björk – Rakel
- Eva Dahlbeck – Karin
- Maj-Britt Nilsson – Marta
- Birger Malmsten – Martin Lobelius
- Gunnar Björnstrand – Fredrik Lobelius
- Karl-Arne Holmsten – Eugen Lobelius
- Jarl Kulle – Kaj
- Aino Taube – Annette
- Håkan Westergren – Paul Lobelius
- Gerd Andersson – Maj
- Björn Bjelfvenstam – Henrik Lobelius