Kvinnodröm

Kvinnodröm (euskaraz Ametsak) 1955eko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Eva Dahlbeck, Harriet Andersson eta Gunnar Björnstrand aktoreek antzeztu zuten.

Kvinnodröm
Jatorria
Argitaratze-data1955
IzenburuaKvinnodröm
Jatorrizko hizkuntzasuediera
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta film komikoa
Iraupena87 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ingmar Bergman
Gidoigilea(k)Ingmar Bergman
Antzezlea(k)
Eva Dahlbeck
Harriet Andersson
Gunnar Björnstrand
Renée Björling (en) Itzuli
Ulf Palme
Inga Landgré
Benkt-Åke Benktsson (en) Itzuli
Sven Lindberg (en) Itzuli
Asta Backman (en) Itzuli
Ingmar Bergman
Naima Wifstrand
Gösta Prüzelius (en) Itzuli
Carl-Gustaf Lindstedt (en) Itzuli



[[Kategoria:Renée Björling (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Benkt-Åke Benktsson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sven Lindberg (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Asta Backman (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Gösta Prüzelius (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Carl-Gustaf Lindstedt (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaRune Waldekranz (en) Itzuli
[[Kategoria:Rune Waldekranz (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaErik Nordgren
Argazki-zuzendariaHilding Bladh (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSuedia

IMDB: tt0048272 Filmaffinity: 310804 Allocine: 4031 Rottentomatoes: m/1006293-dreams Allmovie: v14768 TCM: 73639 Edit the value on Wikidata

Argumentua

Susanne (Eva Dahlbeck) Estokolmoko modelo agentzia baten jabea da. Doris (Harriet Andersson), bere modelo ospetsuenak, Susannekin bilduma berri baterako Goteborgera argazki sesio bat burutzera doan unean, Palle (Sven Lindberg) mutil-lagunarekin eztabaidatu eta liskarra izango du. Jada Goteborgen daudela, Dorisek adineko Otto Sönderby (Gunnar Björnstrand) kontsularekin topo egin eta hark orain ospitale psikiatriko batean dagoen bere emaztearen antzekotasun harrigarria ikusiko dio. Kontsulak Dorisen nahi guztiei men egingo die, arropa dotorea eta harribitxiak erosiz, eta biek elkarrekin egun zirraragarria igaroko dute, kontsularen alaba iritsi (Kerstin Hedeby) eta gupidarik gabe aitaren berekoitasuna agertarazten duen arte.

Bien bitartean, Sussanne bere maitale ohia den Henrikekin (Ulf Palme) telefonoz hitzordua egin, hark ezkondua dagoenez gogo txarrez baiezkoa eman eta biak berrelkartuko dira. Biek larrutan egin eta Henriken emaztea hirira itzultzen denerako planak egingo dituzte.

Aktoreak

  • Eva Dahlbeck: Susanne
  • Harriet Andersson: Doris
  • Gunnar Björnstrand: Otto Sönderby, kontsula
  • Ulf Palme: Henrik Lobelius jauna
  • Inga Landgré: Lobelius andrea
  • Benkt-Åke Benktsson: Magnus jauna
  • Sven Lindberg: Palle Palt
  • Kerstin Hedeby: Marianne

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.