Kven etnia
Kven etnia (kveeni finlandieraz, kvener norvegieraz eta kveanat ipar samieraz) Norvegiako gutxiengo bat da. Finlandieraren dialektoa den kvenera hitz egiten dute. Izan ere, XVIII. eta XIX. mendeetan Finlandiako eta Suediako iparraldetik Norvegiako iparraldera emigratu zuten finlandiar nekazari eta arrantzaleen ondorengoak dira. 1996an, kven etniari Norvegian gutxiengo estatusa onartu zioten, eta 2005ean kvenera Norvegiako gutxiengo hizkuntzatzat onartu zuten, arrazoi politikoak direla kausa (hizkuntzalaritzaren ikuspegitik dialektoa baita, eta ez hizkuntza).
Kven | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
10.000tik 60.000ra bitartean | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Norvegia (Finlandia, Troms) | |
Hizkuntza | |
kvenera (finlandieraren dialektoa) | |
Erlijioa | |
luteranismoa (sinesmen horren barruko laestadianismo ildoa) | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
finlandiarrak eta tornetarrak |
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.