Kvarneko golkoa
Kvarnerko golkoa (kroazieraz: Kvarnerski zaljev; italieraz: Golfo del Quarnaro edo Carnaro) Itsaso Adriatikoaren iparraldean kokaturik dagoen itsas golkoa da, Istria mendebaldean eta Kroaziako ipar kostaldea ekialdean duelarik. Erromatarrek Mare Quaternarium izena eman zioten.
Kvarneko golkoa | |
---|---|
Mota | Golko |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°48′14″N 14°08′26″E |
Honen parte da | Adriatikoa |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Primorje-Gorski Kotar eskualdea |
Ur-gorputza | Adriatikoa |
Uharte ugari ditu, nagusiak Cres, Krk eta Pag dira. Hiri handiena Rijeka da. Golkoak duen sakonera handiari esker itsasontzi handiak irits daitezke Rijekako kaira.
Kanpo estekak
Artikulu hau Kroaziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.