Kuxtar hizkuntzak
Kuxtar hizkuntzak afro-asiar hizkuntza familiako adar bat dira. Gehienbat Afrikako Adarrean mintzatzen dira (Somalia, Eritrea, Djibuti eta Etiopia), bai eta Niloko haranean (Sudan eta Egipto) eta Afrikako Aintzira Handietako alde batzuetan ere (Tanzania eta Kenya). Izena Antzinako Egiptoko hegoaldean zegoen Kuxeko Erresumatik datorkie.
Hizkuntza talde horretan, hiztun gehien dituena oromoera da (35 milioi lagun): ondoren, somaliera (28 milioi) eta sidamoa (3 milioi) datoz. Milioi batetik gora hiztun dituzten beste bi kuxtar hizkuntzak afarrera (1,5 milioi) eta bedawia (1,2 milioi) dira. Somaliera Somaliako hizkuntza ofizialetako bat da; horrenbestez, estatu burujabe batean estatus ofiziala duen kuxtar hizkuntza bakarra da. Somaliera eta afarrera, bestalde, Djibutiko hizkuntza nazionaltzat onartutako hizkuntzetako bi dira.
Banaketa geografikoaren araberako ondoko taldekatzea erabili ohi da gaur egun, Joseph Greenbergen sailkapena oinarri:
- Erdialdeko kuxtar hizkuntzak (batzuetan agaw hizkuntzak ere deritzenak)
- Xamtanga hizkuntza (Etiopia)
- Bilen hizkuntza (Eritrea)
- Awngi hizkuntza (Etiopia)
- Kunfal hizkuntza (Etiopia)
- Qimant hizkuntza (Etiopia)
- Sortaldeko kuxtar hizkuntzak.
- Boon hizkuntza (Somalia)
- Dullay hizkuntzak (Etiopia)
- Herri Garaietakoak (Etiopia)
- Diraxa hizkuntza (Etiopia)
- Konso hizkuntza (Etiopia)
- Oromo
- Borana-Arsi-Guji hizkuntza (Etiopia)
- Orma hizkuntza (Kenya)
- Sanye hizkuntza (Kenya)
- Garreh-Ajuran hizkuntza (Kenya)
- Oromoera (Etiopia)
- Boni hizkuntza (Kenya)
- Rendille hizkuntza (Kenya)
- Afarrera (Etiopia)
- Saho hizkuntza (Eritrea)
- Somaliakoak
- Dabarre hizkuntza
- Garre hizkuntza
- Jiiddu hizkuntza
- Somaliera
- Tunni hizkuntza
- Maay hizkuntza
- Arbore hizkuntza (Etiopia)
- Baiso hizkuntza (Etiopia)
- Daasanach hizkuntza (Etiopia)
- El Molo hizkuntza (Kenya)
- Yaaku hizkuntza (Kenya)
- Iparraldeko kuxtar hizkuntzak
- Bedawi hizkuntza edo beja hizkuntza (Sudan), hizkuntzalari anitzek kuxtar taldetik at utzi dutena
- Hegoaldeko kuxtar hizkuntzak
- Aasáx hizkuntza (Tanzania)
- Burunge hizkuntza (Tanzania)
- Dahalo hizkuntza (Kenya)
- Gorowa (Tanzania)
- Iraqw hizkuntza (Tanzania)
- Alagwa hizkuntza (Tanzania)
- Kw'adza hizkuntza (Tanzania)
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Kuxtar hizkuntzen zuhaitza, Ethnologue webgunean.