Kushiro-Shitsugen Parke Nazionala
Kushiro-Shitsugen Parke Nazionala (japonieraz: 釧路湿原国立公園 Kushiro-shitsugen Kokuritsu Kōen) Japoniako Hokkaido uhartearen ekialdean dagoen Parke Nazionala da, Kushiro suprefeturan. 1987an ezarri zen.
Kushiro-Shitsugen Parke Nazionala | |
---|---|
Kokalekua | Kushiro, Kushiro (en) , Shibecha (en) eta Tsurui (en) , Japonia |
Koordenatuak | 43°06′29″N 144°24′04″E |
Kushiro-Shitsugen Parke Nazionala Kushiro-Shitsugen Parke Nazionala (Japonia) | |
Azalera | 287,88 km² |
Izendapena | list of national parks of Japan (en) , Monumentu natural eta wildlife refuge (en) |
IUCNren babesa | II. maila: parke nazional |
Sorrera | 87-07-31 |
Webgunea | http://www.env.go.jp/en/nature/nps/park/kushiro/index.html |
Geografia
Japoniako hezegune zabalenak dira eta bertako biodibertsitatea babesteko eratu zen 1987an Parke Nazionala. Garrantzi ekologiko handia duenez bertarako sarbidea oso murriztua dago.
Kussharo aintziran sortzen den Kushiro ibaiak sorturiko lautada zabala da eta ibaiaren meandro artean lezkadiak estaltzen ditu lurrak. Aintzirak eta padurak ere ugariak dira. 1980ko Ramsarko hitzarmenean zohikaztegi gisa sailkaturik gelditu ziren hezegune hauek.
Fauna eta flora
600 landare espezie inguru identifikatu dira Kushiro-Shitsugen Parke Nazionaleko hezeguneetan. Animalien artean aipatzekoak dira kurrilo japoniarrak, Danubioko izokina, Siberiako arrabioa eta burruntziak.
Ondasun nabarmenak
- Hezeguneak.
- Hezeguneak.
- Kushiro ibaia.
- Etxe tradizionalak.