Kuxeko Erresuma
Kuxeko Erresuma edo Kux Nubiako antzinako herrialdea izan zen, egungo Sudanen Nilo Urdina, Nilo Zuria eta Atbara ibaien lotunean zegoena[1].
Kuxeko Erresuma Kaš | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 1070 – 350 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Kerma; Napata; gero Meroe | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | meroera (hizkuntza ofiziala), antzinako nubiera, egiptoera, kuxtar hizkuntzak | ||||||||||
Erlijioa | Antzinako Egiptoko jainkoak | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Egiptoko Inperio Berria desegin zenean sortua, hasieran Napata zuen gune nagusia. Kuxeko Kashta erregeak K.a. VIII. mendean antzinako Egipto konkistatu zuenean bertoko erregeek XXV. dinastia ezarri zuten, mende bat iraun zuena.
Erresuma honetan hainbat erregina nabarmendu ziren, besteak beste, Nahirqo, Aminarenas, Amanishajeto eta Shanakdakhete.
Antzinaroan nubiar hiriburua Meroe izan zen. Greziarrek eskualdeari Aethiopia zioten. Meroeko nubiar erresumak IV. mendera arte iraun zuen, Axumeko Erresumak konkistatu zuen arte hain zuzen ere.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Sudango historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.