Kurt Westergaard
Kurt Westergaard, Kurt Vestergaard jaiotzez, (Døstrup, Danimarka, 1935eko uztailaren 13a - Kopenhage, Danimarka, 2021eko uztailaren 14a) daniar karikaturagilea izan zen. Terrorista baten karikatura polemikoa sortu zuen, baina ez Mahoma islamiar profetarena maiz esaten den bezala, turbantean bonba bat zuela. Karikatura hori izan zen Jyllands-Posten egunkariko Mahomaren 12 karikaturetako polemikoena. Karikatura horiek mundu osoko musulmanen gaitzespena eragin zuten, mendebaldeko herrialdeak barne. Horrez gain, Westergaardek heriotza-mehatxu ugari jaso zituen, baita hilketa saiakeren jomuga izan zen ere.[1] Ondorioz, handik aurrera poliziaren babespean bizi behar izan zen.
Kurt Westergaard | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Døstrup (en) , 1935eko uztailaren 13a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Kopenhage, 2021eko uztailaren 14a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ranum Seminarium (en) |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | umorista grafikoa, margolaria, karikaturagilea, prentsa marrazkilaria eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Jyllands-Posten (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | KW |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Erreferentziak
- «Danimarkan Mahomaren karikaturen egileetako bati eraso diote» Berria 2010-01-03 (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.