Kuroniera

Kuroniera (alemanez: Kurisch; letonieraz: kuršu valoda; lituanieraz: kuršių kalba), edo kuroniera zaharra, kuroniarrek hitz egiten zuten hizkuntza da, ia arrastorik utzi gabe hila. Kuroniarrak Kurlandiako penintsulan (gaur Letoniako mendebaldean) eta inguruko kostaldean bizi zen tribu baltiko bat zen. Hizkuntza baltiko bat zen. Aditu batzuek uste dute ekialdeko hizkuntza baltikoetako bat izan zela, lituanieraren eta letonieraren artekoa,[1], baina beste batzuek, Vytautas Mažiulis bezala, mendebaldeko hizkuntza baltikoetan sailkatzen dute.[2]

Kuroniera
Datu orokorrak
Hiztunak0
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
balto-eslaviar hizkuntzak
Hizkuntza baltikoak
mendebaldeko hizkuntza baltikoak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza fusionatzailea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xcu
Glottologbaliorik ez
IETFxcu

Kuroniera zaharra XVI. mendean zehar galdu zen, arrastoak utzirik letoniarren eta lituaniarren mendebaldeko hizkeretan, hau da, Samogitiako dialektoan. Ez dago kuronierazko idazkirik, baina mendebaldeko lituanieraz idatzitako testu zahar batzuetan kuronieraren eragina sumatzen da.

Erreferentziak

  1. Östen Dahl (ed.) 2001, The Circum-Baltic Languages: Typology and Contact, vol. 1
  2. http://www.šaltiniai.info/index/details/300

Kanpo estekak

Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.