Kuroniar
Kurioniarrak (lituanieraz: kuršiai; letonieraz: kurši) jatorri baltikoko etnia baten kideak izan ziren. Kurlandia eskualde historikoaren izena beraiengandik dator. Kuronieraz berba egiten zuten. Egungo Letonian eta Lituanian V. eta XIII. mendeen artean bizi ziren.[1]
Mota | tribu |
---|---|
Hizkuntza | Kuroniera zaharra |
Honen parte | Western Balts (en) |
Hedapen mapa | |
Historia
Kuroniarrak gudari basatiak eta itsasgizon eta pirata bikainak izateagatik ezagunak ziren. Suedia, Danimarka eta Islandiako bikingoekin hainbat gerra eta aliantzatan parte hartu zuten. Egil Skallagrimsonen Sagako 46. kapituluak Thorolf Kveldulfsson eta Egill Skallagrímsonek Kurlandian zuzendutako bikingoen espedizio bat kontatzen du.[2] 1187an Sigtuna suediar hiriko setioan parte hartu zuten.
Kuroniarrak, kristautasuna hartu zuten azken letoniar herrietako bat izan ziren, ohitura pagano batzuk XIX. mendera arte iraun zuten arren.
Kuroniarrak eta oeseliarrak, eskandinaviar sagetan agertzen dira: Snorri Sturlusonen Heimskringlan, Víkingr frá Esthland (estoniar bikingoak) izena dute.[3][4][5][6] Kuroniarrak aipatzen dituzten idatzizko beste iturri garrantzitsu batzuk hauek dira: Henrike Livoniakoaren kronika, Livoniako kronika errimatua. Henrike Livoniakoak bere "pirata ontziak" aipatu zituen.[7] Saxo Grammaticusen Gesta Danorum sagan ere agertzen dira.
Livoniako Ordenak 1266an konkistatu zituen, eta, azkenean, beste tribu batzuekin elkartu ziren.
Erreferentziak
- Gimbutas, Marija, The Balts, (1963) London: Thames and Hudson, p. 97–102
- Jennifer Ciotta (2010), Latvian Kurlanders of Egil's Saga in Viking History
- Olav Trygvassonsen Saga
- Heimskringla; Kessinger Publishing (2004-3-31); 116. orr.; ISBN 0-7661-8693-8
- A History of Pagan Europe by Prudence Jones; 166. orr.; ISBN 0-415-09136-5
- Nordic Religions in the Viking Age by Thomas A. Dubois; p. 177; ISBN 0-8122-1714-4
- The Chronicle of Henry of Livonia ISBN 0-231-12889-4
Kanpo estekak
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |