Kurgan (ehorzketa)
Kurgana ehorzketa mota bat da, hilobi baten gainean artifizialki egindako lurrezko eta harrizko muinoa da. Kurgan hitza turkiar jatorrikoa da, jatorrian "gotorlekua" esan nahi duena, baina gero errusiar arkeologian erabiltzen zelarik tumuluak adieraztera pasatu zen, bereziki Eurasiako estepetako kontestuan.
- Artikulu hau tumulu motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kurgan (argipena)».
Ezaugarriak
Kurganak Brontze Arokoak dira tipikoki, eta batez ere Altaiko mendigunetik Kaukasoraino, eta are Errumaniaraino eta Bulgariaraino iristen dira kulturalki. Hala ere, kurganak eneolitotik hasi ziren eraikitzen, eta tradizioak jarraitu zuen Burdin Aroan, eta are Antzinate klasikoan eta Erdi Aroan, tradizio zahar aktibo batzuk Siberiako hegoaldean eta Erdialdeko Asian ezagutu dituztelarik historialariek.
Marija Gimbutas arkeologoak proposatu zuen hipotesia, hilobi mota hori erabili zuen lehen herria protoindoeuroparra izango litzatekeela, indoeuropar hizkuntza guztien ama hizkuntzaren seinale liratekeela kurganak. Halaber, herri haiek ,unduko lehen zaldi-hazleen artean zeuden berberak ziren, eta zaldien eta gurdien seinaleak ere ugari dira tumulu askotan. Egiazki, dudarik gabe, indoeuroparren oinordeko diren populazioak bizi izan ziren eskualdeetan kurganak aurkitu dira, protoindoiraniar eta irandar herriekin lotuta bereziki, eszitekin batez ere.
Kurgan handiak erregeenak ziren. Kazakhstanen, 200 metroko diametroa izatera irits liteke. Hilobi ikaragarri hauen Kristo aurreko lehen milurtekokoak dira batez ere. Tumuluak neurri aldakorrekoak dira. Tipikoak izan daitezke 7 metrotik 8ra bitarteko diametrokoak, 2 metroko altuerakoak, eta tamaina handi samarrekoak, hala nola 500 metroko oinarri-diametroa Siberiako kurgan batzuk, 20 metroko altuerarekin. Ekialdeko kurgan batek 350 metroko oinarria eta 76 metroko altuera dauka, Qin Shi Huangen Mausoleoak.
Batzuetan egitura oso konplexuak dira kurganak espazioaren zatiketak eta barne-ganberak dituzte, eta hainbat aretorekin makrohilobi bat osatzen dute. Hileta-ganberan, egituraren erdian, eliteko kideak lurperatzen ziren, aberastasunekin eta erritu-eskaintzekin, sarritan zaldi eta gurdiekin, baina baita ontziak, armak eta abar.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko Wikipediako «Kurgán (túmulo funerario)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2020-06-16ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.