Kurete
Kureteak greziar mitologian, batzuetan Koribante edo Daktiloekin nahasten diren jainkoak dira.
Eubean jaioak, Soko eta Konberen seme-alabak ziren. Euren aitak bota zituen, eta, euren amak lagunduta, Frigiara heldu ziren, Dioniso jainkoa hezteko. Beranduago, Atikan, Zekrope erregeak, euren aitaz mendekatzen lagundu zien, eta, hortaz, euren herrira itzuli ahal izan zuten.
Kronosek bere seme Zeus jan zuela uste zuenean (benetan, Reak emandako harri bat jan zuen), Kureteei, euren armekin zarata egiteko esan zien, dantza eginez eta musikarekin, umearen negarra entzun ez zezan.
Herak aginduta, Epafo, Zeus eta Ioren semea bahitu zuten. Zeusek, haserre bizian, hil egin zituen.
Izen bereko beste pertsonaia batzuk
Kurete bezala, Pleuron hiriko biztanleak ere ezagutzen dira (Iliada IX 529-599)ren arabera Kalidongo basurdearen ehizan parte hartu zutenak, eta, ondoren, Kalidontarren aurka borroka egin zutenak, batzuek eta besteek, basurdearen hondarrak izatearen nahiak eragindako gerra batean, behin basurdea hil ondoren. Kalidontarrek, Meleagro buruzagi bezala zutela, garaitu zituzten Kureteak.