Kuraia (musika taldea)
Kuraia 2001ean Fernando Gimenok (El Corazón del Saporen abeslari ohiak), Joseba Poncek (Duten baxu-jotzaile ohiak), Mikel Kazalisek (Negu Gorriak eta Anestesiaren baxu-jotzaile ohiak) eta Galder Izagirrek (Duten bateriajole ohiak) sortutako rock musika taldea da. 2006 urtera arte aritu ziren, beti laukote berarekin.
Kuraia | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | Hard rock, stoner rock |
Urteak | 2001 - 2006 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Metak |
Taldekideak | |
Fernando Sapo Joseba Ponce Mikel Kazalis Galder Izagirre | |
Informazio gehigarria | |
www.kuraia.com | |
Punk-rockaren eta 70eko hard-rockaren oinarrietatik abiatuta, Kuraiak bat egin zuen 2000ko hamarkadaren hasieran nazioartean lantzen ari zen energiaz gainezkako rockarekin. Gitarra sutsuetan eta erritmo bizi nahiz astunetan oinarritutako rock-and-rolla zabaldu zuen.
Behin-behineko taldea izateko asmotan jaio arren, hiru diska kaleratu zituzten. Haien zuzeneko indartsuari esker jarraitzaile asko bereganatu zituzten denbora gutxian. Zale kopuru handiena Euskal Herrian izan bazuten ere, 2002an Espainian eta 2004an Europan zehar ere aritu ziren jotzen. "Sant Feliu HC Festival", "Azkena Rock Festival" edo Hatortxu Rock (2005) musika jaialdietan parte hartu zuten.
Taldekideak
- Fernando Sapo - ahotsa
- Joseba Ponce - gitarra
- Mikel Kazalis - baxua
- Galder Izagirre - bateria
Diskografia
Albumak
- Kuraia (2001, Metak). CD.
- Iluntasunari Barre (2003, Metak). CD.
- Piztu da Piztia (2005, Metak). LP eta CD.
Bildumetan parte-hartzea
- "Kamikaze" - Oztopo Guztien Gainetik Bonberenea (2002 Bonberenea Ekintzak). CD.
- "10" - Irungo AEKko Beteranoak (2004, Metak). CD.
- "Platonen Kobazuloa TB Ze" - Kantuz. Euskal Presoak Etxerat! (2004). CD.
- "Joan etorrian" - Gure Irratia, zure rokanrrola (2005). CD.
- "Hemezortzi hizki" - 18/98+... Auzolanean (2006). CD.
Ikus, gainera
- Zerrenda:Euskal Herriko egungo musikariak
Kanpo estekak
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat [{{{web}}} «Kuraia (musika taldea)»] artikulutik hartua da. Artikulu hark {{{egilea}}} du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.