Kunstformen der Natur

Kunstformen der Natur (euskaraz Naturaren artelanak) Ernst Haeckel naturalista alemaniarrak argitaratutako liburua da, dituen litografiagatik ezaguna. Itsasoko animalien irudiak nagusitzen dira, baina badaude lehorreko animaliak eta landareak ere.

Kunstformen der Natur
Jatorria
Egilea(k)Ernst Haeckel
Argitaratze-data1904
IzenburuaKunstformen der Natur
IlustratzaileaErnst Haeckel eta Adolf Giltsch (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaalemana
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Marmoken orrialdea (Discomedusae) ilustrazio ezagunenetako bat da

Liburua

1899 eta 1904 artean hamarnaka litografia argitaratu zituen eta 1904an denen bilduma atera zuen. 1924an 30 ilustrazio aukeratu ea izen bereko liburua argitaratu zen[1].

Liburuak 100 ilustrazio ditu, orrialde osokoak, eta esezie asko Ernst Haeckel berak deskribatu zituen. Marrazkitik inpimaturiko bertsiora Adolf Giltsch litografoak pasatu zituen[2].

Erradiolarioen irudiak bereziki erakargaeriak dira eta mikroskopiolari amateurren ikerketen ugaritzea ekarri zuen. Cnidaria filumeko ilustrazioek garrantzia handia dute liburuak, marmokek, anemonek eta abar. Haeckelek Desmonema annasethe (gaur egun Cyanea annasethe) deskribatu zuen Anna Sethe emaztea hil eta gutxira[3].

Eragina

Olaf Breidbach ikerlariak dioenez litografia bilduma bat izateaz gain Haeckelen mundu ikuskera azaltzen du liburuak. Ilustrazio guztiak simetrikoki antolaturik daude, XX. mende hasierako Art Nouveauko arkitekto eta diseinatzaile askorengan ere eragin handia izan zuten ilustrazioek[4].

Irudiak

Erreferentziak

  1. Juliana D. Kreinik. (2008). The Canvas and the Camera in Weimar Germany: A New Objectivity in Painting and Photography of the 1920s. New York University. Institute of Fine Arts, 232 or. ISBN 978-0-549-58248-9..
  2. Breidbach, Olaf. (2006). Visions of Nature: The Art and Science of Ernst Haeckel. Prestel Verlag: Munich, 253 or..
  3. (Ingelesez) «Book Reviews» Journal of the History of Biology 39 (1): 199–234. 2006-03-01  doi:10.1007/s10739-006-0001-9. ISSN 1573-0387. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Ernst Haeckel, el naturalista que inspiró el ‘art nouveau’» www.milenio.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.