Kunlun mendiak

Kunlun mendiak[1] (txinera tradizionalez: 崑崙山; txinera sinplifikatuz: 昆仑山; pinyinez: Kūnlún Shān) Asiako mendilerrorik luzeenetariko bat da, 3.000 km baino gehiago dituena.

Kunlun mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaLiushi Shan (en) Itzuli
Garaiera7.167 m
Motamendikate
Luzera3.000 km
Geografia
Map
Koordenatuak36°N 84°E
Honen parte daAlpetar gerrikoa
Geologia
GaraiaKarbonifero

Geografia

Txinako mendebaldeko mugatik gertu dago, hegoalderantzako bidean, pamir mendien ondoan, gero ekialderantz jotzen Tibet iparraldeko mugara arte. Tarim arroaren hegoaldean dago, Taklamakan eta Gobi basamortuetaraino. Mendilerroak 6.000 metro baino altuagoak diren 200 mendigainak ditu. Mendirik altuenak Kongur Tagh (7.719 m.), Dingbei (7,625 m.) eta Muztagh Ata (7.546 m.) izanik.

Kunlun pasabidea.

Bere hegoaldeko aldeak Yangtze eta Huang He ibaien arroak betetzen ditu.

Fauna

Kunlun mendietan kokatzen dira desagertzeko zorian dauden jak basatien populaziorik garrantzitsuenetarikoak.

Mitologia

Kunlun mendiak taoismoaren paradisutzat dituzte. Kondairak dio paradisua ikusteko lehendabizikoa Zhou dinastiaren Mu erregea (K.a. 1001-K.a. 947) zela. Hantxe Huangdiren, Enperadore Horia mitikoaren, Jadezko Jauregia aurkitu zuen eta baita Xiwangmu, Mendebaldeko Ama Erregina.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.