Kunihiko Kodaira

Kunihiko Kodaira (japonieraz: 小平 邦彦 Kodaira Kunihiko, Tokio, 1915eko martxoaren 16aKōfu, 1997ko uztailaren 26a) japoniar matematikaria izan zen. Matematika eta fisikako tituluak eskuratu zituen Tokioko Unibertsitatean. Nahiz eta Bigarren Mundu Gerran oztopo asko izan, Kodairak Europako matematikarien (Weyl, Stone, von Neumann, Hodge, Weil, Zariski, etab.) lan berrienak irakurtzeko aukera izan zuen. 1944-49 urteetan irakasle laguntzaile izan zen Tokioko Unibertsitatean. Ordurako haren lana ezaguna zen mundu guztian, eta Princetonera joateko eskaintza jaso zuen Weylen eskutik. Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutuko kide izan zen, eta Harvard eta Johns Hopkins unibertsitateetan ere aritu zen. 1965ean katedra bat lortu zuen Johns Hopkins Unibertsitatean, eta geroago Standfordekoan. Japoniara itzulita, 1967tik aurrera katedra baten arduradun egon zen Tokioko Unibertsitatean. Kodairak arlo askotan lan egin zuen: Hilbert espazioak, ekuazio diferentzialak, integral harmonikoak, geometria aljebraikoa, etab. Lanik garrantzitsuena Riemann-Rochen teoreman egin zuen. 1954an Fields domina jaso zuen. Bestalde, mundu osoko elkarte askotako kide egin dute, esate baterako Londresko Matematikako Elkartekoa.

Kunihiko Kodaira

(1969)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak小平 邦彦
JaiotzaTokio, 1915eko martxoaren 16a
Herrialdea Japonia
HeriotzaKōfu, 1997ko uztailaren 26a (82 urte)
Familia
AitaGonʼichi Kodaira
Familia
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
(1935 - 1938) : matematika
Tokioko Unibertsitatea
(1938 - 1941) : fisika
TesiaHarmonic Fields in Riemannian Manifolds (Generalized Potential Theory) (en) Itzuli
Tesi zuzendariaShokichi Iyanaga (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Walter Baily (en) Itzuli
Shigeru Iitaka
Yoichi Miyaoka (en) Itzuli
James Morrow (en) Itzuli
Arnold Samuel Kas (en) Itzuli
John Joseph Wavrik (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Tokioko Unibertsitatea  (1941 -  1949)
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua  (1949 -  1950)
Johns Hopkins Unibertsitatea  (1950 -  1951)
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua  (1951 -  1952)
Princetongo Unibertsitatea  (1952 -  1957)
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua  (1957 -  1961)
Harvard Unibertsitatea  (1961 -  1962)
Johns Hopkins Unibertsitatea  (1962 -  1965)
Stanford Unibertsitatea  (1965 -  1967)
Tokioko Unibertsitatea  (1967 -  1975)
Gakushuin University (en) Itzuli  (1975 -  1985)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaJaponiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.