Kunō-zan Tōshō-gū
Kunō-zan Tōshō-gū (japonieraz: 久能山東照宮) Shizuoka hirian dagoen santutegi xintoista da, Suruga-ku auzoan. Tokugawa Ieyasu shoguna bertan izan zen hobiratua.
Kunō-zan Tōshō-gū | |
---|---|
Haiden eraikina. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Shizuoka |
Izendaturiko hiria | Shizuoka |
Japoniako auzoa | Suruga-ku |
Ur-masa | Suruga Badia |
Koordenatuak | 34°57′53″N 138°28′04″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1617 |
Izena | Tokugawa Ieyasu |
Arkitektura | |
Estiloa | Ishi-no-ma-zukuri (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 静岡県静岡市駿河区根古屋390 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Suruga Badiako Kunō muinoan (216m) bazen Nara Aroan eraikitako Kunō-ji (久能寺) tenplu budista eta Kamakura Aroan Enni monjeak tenploa garatu egin zuen.
Tokugawa Ieyasu shoguna ondoko Sunpu gazteluan bizitzen hasi zenean bertan hilobiratu zezaten nahi izan zuen eta 1617an Kunō-zan Tōshō-gū santutegia eraiki zen. Honen biloba zen Tokugawa Iemitsu shogunak Nikkō Tōshō-gūra eraman zuen hilobia.
Meiji berrezarkuntzan xintoismoa eta budismoa banatzerakoan Kunō-zan Tōshō-gū santutegiaren egitura budistak galdu egin ziren.
Izpirituak
Santutegian gurtzen diren kamiak Tokugawa Ieyasu, Tokugawa Iemitsu eta Oda Nobunagaren izpirituak dira.
Egitura nabarmenak
Santutegiko 13 egitura Kultur Ondare Garrantzitsu izendatu dira. Aipagarrienak Honden eta Haiden eraikinak dira, 1617koak mantentzen dira eta Momoyama estilo oparoan eginak daude.
Jaialdiak
- Jaialdi nagusia (apirilaren 17an)
- Udaberriko jaialdia (otsailaren 17-18an)
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Webgune ofiziala