Kumulu ireki

Izar kumulu irekiak laino molekular beretik sortutako izar taldeak dira, egiturarik gabeak, eta, orokorrean, asimetrikoak. Kumulu galaktiko izena era jasotzen dute, plano galaktiko osoan zehar topa baitaitezke.

M11 izar kumulu irekia. Dentsitate gutxiko bere egitura ikus daiteke, izar gazte eta dizdiratsuek osatua.
Pleiadeak dira kumulu irekirik ezagunena.

Kumulu irekietako izarrak, euren artean grabitate bidez lotuta daude, baina kumulu globularren kasuan baino maila txikiagoan. Kumulu irekietan dauden izarrak gazteak, masiboak eta oso beroak izaten ohi dira, eta bere kopurua hamar ingurutik zenbait milatara bitartekoa izan daiteke. Hogeitamar argi-urte inguruko distantzia tarteetan banatuta daude, eta, galaxiaren erdiguneak eragindako itsasaldien indarren ondorioz, pixkanaka sakabanatzen ari dira. Kumulu irekiak soilik galaxia espiral eta ez erregularretan topa daitezke, hauetan izar eraketa aktiboagoa bait da.

Kumulu irekien bataz besteko diametroa 10 parsecekoa (30 argi-urte) da, eta, gure galaxian 1100 kumulu ireki sailkatu diren arren, benetan egon daitekeen kopurua ehun aldiz handiagoa izan daitekeela uste da. Kopuru txiki hau gugandik 5000 argi-urte baino gehiagoko distantziara daudenak (Esne Bidearen diametroa 100.000 argi-urtekoa da) teleskopiorik indartsuenekin ere ikusi ezin direlako da, hauts galaktikoak bere behaketa zailtzen bait du, izararteko xurgaketa deritzona eraginez (izararteko inguruneak argiaren zati bat xurgatzen du, Lurrera ahulduago iritsiz), zeinek, gainera, eragin handiagoa duen argi urdinean, eta, beraz, kumulu irekiak, izar urdinetan aberatsak direnak eta plano galaktikoan daudenak, zentzu honetan oso kaltetuak dira.

Kumulu irekirik gazteenak oraindik, berau sortu zuten laino molekularraren barnean egon daitezke, argiztatuz eta H II eskualde bat sortuz. Denboraren igaroarekin, kumulutik datorren erradiazio presioak laino molekularra sakabanatzea eragingo du. Orohar, uste da gas laino baten masaren %10a izar eran kondentsatuko dela erradiazio presioak gainontzeko gasa kanporatu baino lehen.hiz

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.